Jan-edanak  IV. urtea // 109. zenbakia

Tempranillo zuria


1999-2003 bitartean proiektu asko jarri ziran martxan ikerketea bideratzeko eta, lehenengo urtean lortutako emoitza ona ikusita, bai kalidadeari eta baita ardaoaren nortasunari jagokonean be, Espainiako mahats mueten erregistroan sartzeko tramite legalak egin ziran 1999an.

Tempranillo zuria Errioxako mahats mueten zerrendan onartzeko eskaria egin zan eta, ostean, jatorrizko izentapenen kontseiluari bertan be onartu dagien eskatu jakon.

Jabier Erro kontseilariaren arabera, bariedade hau Errioxako ardao eskualde desbardinetan eta baita beste mahasti lurralde batzuetan landatzeko be egokitzat jo daiteke.

Mahats mueta barri honegaz egindako ardoa probau daben adituen arabera, egitura lodiko ardaoa eta glizerikoa da; 12,1 gradu alkohol ditu; horrezaz ganera, tempranillo baltzak daukazan usain frutadunak be badaukaz. Horregaitik, oso interesgarria da Viura eta Malvasia mahats muetakaz nahastau eta errioxar ardao zuriei gorpuzdurea gehitzeko.

Imanol Sarasola,
enologoa

Gaur egunera arte, Errioxako izentapenean, ardao zurietan hiru mahats mueta baino ez egozan onartuta: Viura, Garnatxa zuria eta Malvasia. Baina orain dala gitxi egindako berbaldi batean (elikagaien inguruko 700 enpresa baino gehiago izan ziran bertan) Jabier Erro Errioxako nekazal kontseilariak laugarren bariedade baten barri emon eban: tempranillo zuria.

Antza, bariedade barri hau mutazino natural baten ondorioz sortu zan, tempranillo baltzaren mahats landare batean ingurumenak eragindako mutazino bati esker hain zuzen be. 1998an topau eben Murillo de Rio Lezako mahasti zahar batean (Errioxan), mahats landareek mahats baltza emon beharrean mahats zuria emoten ebela ikusterakoan.