Barriketan  IV. urtea // 108. zenbakia

Bizkaie! eta Aretxondo Jatetxea bat eginda irakurleak saritzeko

Bizkaie!, Bizkaierazko Aldizkari Elektronikoaren 3. urtebetetzea ospatu genduan pasa dan apirilaren 8an. Ia konturatu barik joan jakuz orduak eta egunak, baina pozarren gagoz mendebaldeko euskereak indarra hartu dauelako eta euskalkiaren bateratze eta normalizazino prozesuan be aurrera pausuak igarri doguzalako. Hori guztia, makinatxu bat alkarte, erakunde eta laguni esker.

Bizkaie! aldizkaria bizkaiera hutsean Interneten argitaratzen dan askotariko aldizkari bakarra da, eta zorionez gero eta eredu sendoagoa garalakoan gagoz mendebaldeko euskerea darabilgunon artean, ikastetxe eta ikastoletan eta euskaltegietan (Labayru, IKA, AEK, HABE).

Hiru urteotan hamabostekari izatetik edukinak astero barritzera pasau gara, atal barriak sortu eta kolaboratzaileen sarea aberastea lortu dogu. Astelehenero ale barriko laburpena bialtzen deutsegu 800 bazkide ingururi eta gure irakurleak gero eta gehiago zarie; irakurle danoi, gure kolaboratzaileei eta aldizkaria diruz lagundu daben Bizkaiko Foru Aldundiari, Eusko Jaurlaritzeari eta BBKri gure eskerrik beroenak, zuek barik ezinezkoa izango zalako Bizkaie! aurrera eroatea.

Bizkaie!-ren 3. urtebetetzean, danon laguntzinoa eta, batez be, irakurleen babesa eskertu guran, Galdaoko Aretxondo Jatetxeagaz batera, sari berezia preparau dogu irakurleentzat. Bazkaria edo afaria lagun birentzat Aretxondon. Saria lortzeko apirilaren 25etik maiatzaren 13ra bitartean parte hartu zeinkie lehiaketa berezian.

Lehiaketan parte hartzeko Bizkaie! aldizkariko kolaboratzaile baten izena eskatzen deutsuegu (Izena eta abizena). E-postako 'Gaia' atalean Bizkaie! Lehiaketari erreferentzia eginaz, kolaboratzaile baten izena idatzi eta bialdu e-postaz ondoko helbidera: bizkaie@bizkaie.biz

Maiatzaren 16an iragarriko dogu irabazlea nor dan eta geugaz bat egiteko deia luzatuko deutsagu.

Parte hartu Bizkaie!-ren lehiaketan eta irabazi bazkaria edo afaria lagun birentzako Aretxondo Jatetxean.


ARETXONDO JATETXEA

- Jantokiak: 130, 30 eta 25 lagunentzako
- Bilera edo negozio afari eta bazkarietarako: 50 eta 30 lagunentzako
- Sukaldaria: BeƱat Ormaetxea

Elexalde Auzoa, 20 Galdakao (Bizkaia)
Tel. (94) 4567671
E-posta: aretxondo@terra.es