Carlinhos Brownen erritmo beroak Bilbon maiatzaren 21ean
Carlinhos Brownek Bartzelonako Forumaren enkarguz atara eban lehen aldiz "Ganbara Ibiltaria" bere jaioterritik, eta orain ikuskizuna lehen aldiz etorriko da Euskal Herrira. Ikuskizun berezia da, izan be, ikusleak kalejiran nahastetan dira ganerako musikari, abeslari eta dantzariakaz.
Bizkaie!
Bizkaiko uriburua musikaz eta kolorez beteko dau Salvador da Bahiako abeslari eta perkusino-joleak, Daniela Mercurygaz eta beste 39 musikarigaz batera. Maiatzaren 21ean kalejirea egingo dau Carlinhos Brown brasildarrak. Inauteri giroko desfilea eskainiko dabe: aurrean, teklatuakaz triziklo berde erraldoia joango da, eta horregaz batera 30 metroko luzerea daben sedazko suge bi. Atzetik, Candeal auzoko 39 musikari joango dira. Musikariek Brasilgo perkusino tresna bereziak joko dabez; surdos de meios-ak, timbaus-ak eta bacaurinhas-ak, baina baita tronpetak, tronboiak, saxoak eta gitarrak be. Musikariakaz batera abeslari, animatzaile eta dantzariak joango dira, eta euren atzetik, "Ganbara Ibiltaria" barruan eszenatokia eta argi zein soinu ekipo indartsuak dituan kamioia.
Carlinhos Brownegaz batera, Daniela Mercury reggae-sambaren, bossaren eta inauteriaren erregina egongo da. Ahots sensuala dauka eta horri esker, Brasilgo musikari ospetsuenakaz ibili da alkarlanean, berbarako, Chico Cesar eta Milton Nascimentogaz.