Euskera ikasleen I. Topagune Birtuala Santurtzin
Antolatzaileek azaldu dabenez, topagunea ikasgelatik kanpoko ikaskuntzea bultzatzeko jarri da martxan, partaideen arteko lankidetzea sustatuz eta sare sozialak sortuz. ’Azken batean, gura daben guztiei euskerearen erabilerarako aukerak eskaini gura deutseguz, modu ludiko eta atseginean’, adierazo dabe.
Horregaz batera, Informazinorako eta Komunikazinorako Teknologiak euskerearen ikas-prozesuan integretako ahalegina egin gura dabe, ‘Internet euskerea ikasteko eta erabilteko tresna baliogarria izateko’.
Topagune Birtualean hainbat jarduera eta tailer egingo dira. Horreetako batzuk Topagune osoan zehar izango dira martxan. Beste asko, barriz, laburragoak izango dira eta Topagunearen bi aldietako batean baino ez dira egingo.
Topagune Birtualean parte hartzea dobakoa izango da, baina matrikulea egin behar da. Horretarako, argibideak http://www.santurtzieus.com webgunean, 944 61 02 15 telefonoan edo admin@santurtzieus.com helbide elektronikoan jaso daitekez.
Bizkaie!
Santurtziko Udal Euskaltegiak (SUE), pasa dan astetik bagilaren 1era bitartean, euskerea ikasten dagozan personen arteko hartu-emonak sustatzeko eta euskerea modu atsegin eta ludikoan ikasten segiduteko modua eskaini gura dau I. Topagune Birtualaren bidez.
Euskerearen ikaskuntzea eta erabilerea teknologia barriakaz buztartu gura dauen egitasmoa da Topagune Birtuala. SUEren plataforma telematikoan (http://www.santurtzieus.com) egingo dira jarduerak, tailer, foro edota txat-saioak besteak beste. Euskerea ikasten dagozan eta ikasten ibili diran guztiek parte hartu ahal izango dabe jarduera horreetan.