Pantailearen aurrean begiradearen norabidea ikertzen dauen teknologia aurkeztu dau Arabako enpresa batek
Bizkaie!
Begi-niniaren mobimentuak jaso eta ikertzen dituan tramanakulu bat da eta horregaz ordenadorearen pantailearen aurrean erabiltzailearen erreakzinoak ikertuko dira.
Telebistearen edo ordenadorearen pantailearen aurrean gizabanakoaren portaerea aztertzen dauen teknologia garatu dau Distintiva Solutions enpreseak.
Interneteko komunikazinoaren eta enpresearen estrategia sailetan erabagiak hartzeko oso lagungarria izango da teknologia barri hau. Jose Manuel Martinez kudeatzailearen eretxiz, tresna honegaz erabiltzailearentzat gune deigarrienak zeintzuk diran jakin ahal izango da.
Ikerketa eta Garapen arloetan, 100.000 euroko inbersinoa behar izan dau proiektuak.
Yahoo eta Microsft enpresek, besteak beste, dagoeneko erabili dabe teknologia barria.