Sarean
IV. urtea // 107. zenbakia
Biolentziarik bako bideojokoa
Bizkaie!
NBE enpreseak arerioak hil beharrean pobreei jaten emoten erakusten dauen bideojoko bat sortu barri dau. Horregaz, beste herrialde batzuetan gosez hilten diran umeek bizi daben egoerea zelakoa dan erakutsi gura deutse gazteei.
'Guraso asko arduratuta dagoz bideojokoetan biolentzia lar ikusten dalako eta, horregaitik, alternatiba barri hau proposau gura dogu', adierazo dau Neil Gallagher-ek, programako bozeroaileak.
Joko hau http://www.food-force.com webgunean lortu daiteke eta 'Zelan lagundu' izeneko atalean diru-bilketetan eta gizarte-lanetan parte hartzeko erak agertzen dira.