Sarean  IV. urtea // 107. zenbakia

Kixote Mantxakoaren ibilbidea eskuko telefonoan


Bizkaie!

Kixote Mantxakoaren ibilbidea eskuko telefonora deskargau geinke. Zerbitzu horren bitartez, ibilbidearen hamar tarteren ganeko informazinoa eta ezaugarriak eukiko doguz eskuragai.

Gaztela-Mantxako gobernuak jarri dau martxan zerbitzu barria eta informazinoa SMS mezu bidez jaso ahal izango da eskuko telefonoan.

Ekinbidea 'Don Quijote de La Mancha 2005' enpresa publikoak bultzatu dau eta ibilbidearen ganeko informazino argia eta erabilgarria arin lortzea da zerbitzuaren helburua. Horretarako, teknologiak eskaintzen dituan aukerak aprobetxau eta zerbitzu barri hau plazaratu dabe.

Ibilbide horreen barri izateko interesa daukienek 'quijote' izenagaz mezua bialdu behar dabe telefono zenbaki batera eta, handik segundo gitxira, eskatutako informazinoa jasoko dabe. Hori bai, gogoratu deskargea ez dala dobakoa (mezu bakotxa 0,90 € pagau beharko dogu).