Musikea  IV. urtea // 107. zenbakia

Euskal Herria Zuzenean gero eta hurrago

Zuberoan, garagarrilaren 1etik 3ra


Bizkaie!


Euskal Herria Zuzenean jaialdiaren 10. edizinoa garagarrilaren 1etik 3ra egingo da da Idauze-Mendiko Mendikolandan, Zuberoan. Hogeita hamar talde baino gehiago konbidau dabez aurten jaialdi erraldoi honetara, baina horrezaz ganera, berbaldiak, jolasak eta beste hainbat ekintza antolatu dabez.

Skunk, Karidadeko Benta, Sharon Jones, Niko Etxart, MAK, Luke, Freddy Coudboul eta beste hainbat talderen parte-hartzea baieztu dabe dagoeneko EHZ jaialdiko antolatzaileek. Horregaz batera, bestelako ekitaldiak aurreko edizinoetan baino gehiago izango dira: Hiru Punttu antzerki-taldea eta Koldo Amestoi ipuin-kontalaria, berbarako, Mendikolandan izango dira. Baina ez dira faltako, ohikoa dan legez, berbaldiak, eztabaida saioak, jolasak eta giro ona, jakina.

Hiru egunetarako bonoak 25 euroko prezio berezian salduko dira maiatzaren 16tik 28ra. Ondoren, aldez aurretik 35euroan izango dira salgai, eta han bertan, 40 euroan.