Musikea  IV. urtea // 107. zenbakia

Ataka Kolorez taldeak egin dau aurtengo Nafarroa Oinezeko kantua


Bizkaie!

'Lanera' izenburupean, 2005eko Nafarroa Oinezeko kantua Ataka Kolorez taldeak sortu dau. Skalariak, Los Hurakanes eta Lehiotikan musika taldeetako kide batzuk batu dira Ataka Kolorez osotzeko, eta Castillo Suarez Altsasuko idazlearen hitzak erabilita egin dabe Nafarroako ikastolen aldeko jaiaren abestia.

Oinknez lemapean, aurtengo edizinoa Altsasuko IƱigo Aritza Ikastolearen alde egingo da. Bertan, Altsasu, Olazti, Urdiain eta Ziordia herrietako ikasleek egiten dabe bat.

'Lanera' kantu alaia da, dantzarako aproposa eta Nafarroako ikastolen jai erraldoian parte-hartzeko gonbita luzatzen dau. Abestiaren gai nagusia basurdea da eta zehazt esateko horixe da aurtengo edizinoaren irudia, basurdea, hain zuzen be.

Horrezaz ganera, Nafarroako ikastolen aldeko jaiak 25 urte beteko ditu aurten, eta hori nabarmen islatzen da logotipoan: alde batetik, animaliaren letaginek 2 eta 5 zenbakiak irudikatzen dabez, eta, sudurzuloakaz batera, 2005. urtearen zenbakiak osotzen dabez.

Urrian egingo dabe jai erraldoia, baina, jai giroan sartzeko, apirilaren 23an kontzertu handia izan zan Urdiaingo frontoian Berri Txarrak, Dubet, The Rebentones, Stupenda Jones, Muted eta Gatillazo taldeakaz.