Musikea  IV. urtea // 105. zenbakia

Badatoz udako jaialdiak


Euskal Herriari dagokionean, jaialdirik garrantzitsuena Gasteizen egiten dan “Azkena Rock Festival” jaialdia da. Aurtengo edizinoan, The Black Crowes, Bad Religion eta Queens Of The Stone Age taldeak izango dira bertan irailaren 2an eta 3an, hain zuzen be. Aitatutakoez ganera, The Beasts of Bourbon, Electric Six, Brant Bjork & The Bros, Towers of London, Rose Hill Drive eta Hash euskal taldea be izango dira Azkena Rock jaialdiaren laugarren edizinoan. Aurreko ekitaldietan hainbat urteren buruan barriro alkartutako taldeen musikea entzuteko aukerea egon zan eta aurten be bardin pasauko da, izan be, Black Crowes taldea barriro hasi da joten hiru bat urte geldirik egon ondoren. Nahiz eta orain dala urte batzuk taldetik bota, oraingoan Chris eta Rick Robinsoni Marc Ford gehitu jake.

Makinatxu bat aukera, beraz, musikeagaz eta goi mailako artistakaz gozetako.

Gotzon Uribe

Urtea aurrera doan neurrian, urtero legez udan musika jaialdi ugari izaten dira leku askotan. Maiatzaren hasieran eta amaieran Bartzelonan jaialdi erraldoi bi antolatzen dira. Maiatzaren 6, 7 eta 8an “Urban Funke” jaialdia dago eta bertan zuzenean izango dira beste batzuen artean SFDK, Violadores del Verso edota Chris de Luca moduko artistak. Maiatzaren amaieran, barriz, “Primavera Sound” jaialdi arrakastasuaren txandea izango da. Aurten, New Order, Iggy Pop & The Stooges, Gang of Tour edota The Arcade Fire moduko taldeak datoz.

Beste alde batetik, Madrilen be “Festima Sur” izango da maiatzaren 27 eta 28an; bertan Marylin Manson, System of a Down, Slayer eta Incubus moduko taldeak izango dira. Música electronikoaren jaialdirik garrantzitsuena Bartzelonan egiten dan Sonar dogu, bagilaren 16, 17 eta 18an; aurten, Chemical Brothers eta De La Soul izango dira kartel buru. Elektronikeagaz lotuta, arrakasta handia izan dauen “Creamfields” jaialdia antolatzen da Lamerían; 24 orduz hondartza batean nazinoarteko dj-rik ospetsuenak alkartzen dira; bertan izango dira Chemical Brothers, Felix da Housecat edota Todd Terry bera beste batzuen artean. Zaletu asko batzen dituan beste jaialdi bat Albaceten antolatzen dan “Viñarock” dogu, apirilaren 29an eta 30ean eta maiatzaren 1an; Orishas, Los Delincuentes edota Bunbury izango dira bertan.