‘Minuette’, Niko Etxarten disko rockeruena
Niko Etxart eta hapa-haparen 2. diskoa
Zuzeneko emonaldiei jagokenean, Zuberoan egin eben diskoaren aurkezpena oraintsu eta udan makinatxu bat kontzertu emongo dabez Euskal Herri osoan. Oraingoz pare bat kontzertu daukiez berbatuta: garagarrilean Euskal Herria Zuzenean jaialdian eta abuztuan Gasteizeko jaietan.
Bizkaie!
Zuberoako Altzürükün, 1953an jaiotako rockeruaren esanetan, euskal musikagintzan falta zan kapitulua edo hutsunea beteteko asmoagaz dator ‘Minuette’ izeneko diskoa: sustraietako rock-bluesagaz, hain zuzen be. Horixe da Etxart jn.aren pasinoa, ahots eta kitarra urratuen magia baina kantu tradizionalak be maisutasunez lantzen eta kantetan ditu, igas, aitagaz eta ezkon-anaiagaz batera ataratako ‘Eperra’ izeneko diskoan erakusten dauen lez.
Hamar urte joan dira rock diskorik atara barik baina Zuberoako kantariaren filosofiari eutsita (denporatik kanpo bizitea eta prisa eta presino barik) astiro-astiro eta patxada handiagaz egindako diskoa da, izan be, 1998an ekin eutsen beharrari eta 2005eko apirilean argitaratu dau Elkar diskoetxeak. Niko Etxartek bere etxean, Altzainen daukan ‘Kilikas’ estudioan prisa bako saioak egin dabez diskoa preparetan eta inoiz 26 ordu be egin dabez jarraian, jai giroan; gero eten luzeak be izan dira, kasu batzuetan hileetakoak eta tartean pastoral bat idatzi dau Niko Etxartek. Ganera, momentu gogorrak be bizi izan ditu alaba bi galdu ostean.
Esandako moduan, John Mayall eta british bluesaren eraginakaz landutako diskoa da ‘Minuette’, disko rockerua berba baten esateko. Tina Turnerren omenez, Tina beraren kantu baten bersinoa be badago diskoan: ‘Tina perla beltza’ izenekoa. Edozelan be, rock edo musika itsusia ei da Niko Etxarten amarentzako eta ohikoa dan lez, amari eskainitako baladea be topauko dozue disko barrian.