Sarean  IV. urtea // 105. zenbakia

Paperataidazkortza


Animatu

Animatu Bilboko entrepresa gazte bat da, marketing eta aisialdira zuzendutako aplikazinoak produziduten dituana, jokoak eta animazinoak kasu, internet, telebista eta eskuko telefonoetarako. Azken proiektuen artean, aitagarriena EREMU da, eskuko telefonoetarako lehen jokoa euskeraz, eta beste joko bat Kukuxumusuren lankidetzeagaz (Telefónica Movistar-eko e-moción-en eskuragarri) http://www.animatu.com

Bizkaie!

Paperataidazkortza web proiektu bat da, http://www.jolastu.com URL-an kokatua. Bertan joku multierabiltzaileak dagoz eta jolasten dan bitartean txateetako modua dago, sailkapenak ikusi...; joku multierabiltzaileak ikasle gazteek papela eta idazkortza erabiliz ezagunak diran joku klasikoen bersinoak dira. Jolastu daiteke doban edo kreditoak erabiliz. Kreditoak erosten dira mikroordainketen bitartez SMS Premium lez. Paperataidazkortzaren asmoa da aspaldiko ekintza bat gogoratzea, batzuei hurrekoa eta goxoa irudituko jakena, baina baita hartu-emon sozialetarako aukera barriak eskaintzea be. Paperataidazkortzak Bizkaiko Diputazinoaren eta Eusko Jaurlaritzearen dirulaguntzak jaso ditu.