Sarean  IV. urtea // 105. zenbakia

Google-k Internet eta telebista buztartuko ditu


Banda zabalera arazorik barik

Bilatzailearen sortzaileak egitasmoa erabat bideragarria dala uste dabe. Holan azaldu eban Sergey Brin enpresearen sortzaile bietariko batek. Haren esanetan, zerbitzu barriaren bidez bideoak banandu ahal izango dira. Orain arte, zerbitzu horrek arazo ugari izan ditu, batez be banda zabalerea dala eta. Hemendik aurrera, arlo horretan arazorik egongo ez dala zehaztu eban Brin-ek.

Baina hori ez da izango Internet eta telebistearen arteko mugak desagertarazoteko Google-k emongo dauen pausu bakarra. Google-n beste sortzaileak, Larry Page-k, bideo-klip personalak gordeteko zerbitzu barria eskainiko ebela iragarri eban. Horretarako, erabiltzaileek sortutako bideoak onartzen hasiko dira datozan egunotan. Helburua edozein muetatako edukiak digitalizetea da eta, bihar etzi, liburuekin gauza bera egin gura dabe, liburutegi digital itzela sortzeko.

Bizkaie!

Bideoaren merkaduan be sartu gura dau Google-k. San Franciscon emon dau jakitera barria, kabel bidezko telebistearen inguruko kongresuan. Webguneak eta argazkiak topetako bilatzailerik erabilienetarikoa izateagaz nahiko eukiko ez baleu legez, bideo-bilaketak egiten be lagundu gura deusku orain Google-k. Holan ba, Internet eta telebista buztartuta, aldi berean komunikabide bat baino gehiago erabilteko aukerea eukiko dogu zerbitzu barri honi esker.

Askotan, Internet erabilten dan bitartean, telebista be ikusten da eta esperientzia horreek biak bat egin gura ditu Google-k. Horretarako, Al Gore, AEBetako presidenteorde izandakoaren telebista kate bat, Current, erabiliko dabe. Izen beragaz (www.current.tv), Interneten jarriko dabe ikusgai eta entzungai telebista katea. Bertan, bilatzailean gehien topetan diran albisteen edo gaien barri emongo da.

Gogoratu Google-ren bideo-bilatzailea martxan dagoala pasa dan urtarriletik, berbarako Fox News, ABC eta PBS kateen programazinoan bilaketak egiten dituana hain zuzen be.

Bideoak oraingoz ezin daitekez bajatu zuzenean Google-en webgunetik, baina erabiltzaileek termino jakin bat topetako aukerea daukie eta berau aitatu dan programen izenak topau, bideo eta testuari jagokezan irudiakaz batera. Ganera, satelite bidez egindako mapen argazkiak eskaintzen dituen zerbitzua be eskaintzen dabe.