AG
Iñaki Aurrekoetxea
Apirilaren hamazazpia 
ate joka daborduko
Euskal Erdiko hauteskundeez 
ez gara errez ahaztuko
mitinak, zinak eta ezinak
gehiengoa nork lortuko
nik tripetatik egin behar dot 
goraka hasi orduko.
Aurtengo zita dala dinoe 
garrantzitsua benetan 
gure berbea ta erabagia 
jokoan dagoz honetan 
eta lehenengo musturrekoa 
hasi orduko berbetan 
kanpaina bera non hasiko ta 
Espainiaren ezpainetan.
Herri ekimen barria martxan 
pozik ikusi genduan 
baina AGri AG gustau ez 
ta ezeztatu segiduan 
esan ez dauan horretan dago 
pekatua deskuiduan 
esan ez dauan horretan baino 
esan ez dauan moduan.
AGk ez ei dau ETA kondenau 
hemen hori ei da gako 
neuk be ez dot ba kondenau behar 
(txartela kartzelarako?)
nire kondena, besteak beste, 
Ibarretxek listo asko
AGri emon babesa baino 
hutsalagoa dalako.
Juan Jose guapo atara dabe 
ikusi dogu guztiok 
ta “Elkarrekin egingo dugu” 
dinoe pankartatzarrok
barku erdiko erdi kapitain 
nigaz sikeran jai dekok
higaz ez joat ezer egingo 
ausartago egiten ezpok.
Legebiltzarra izango ei da 
guztiz demokratikoa 
aiko Errazti andrEAk barriz 
zentzunari ostikoa 
zuek dominau eizue zuen 
botere folklorikoa 
baina mesedez demokraziaz 
ez pintau zuen zirkoa.
Ez EAJk, ezta EAk be 
EHAKek bai ausardia 
barri on baten esperantza be 
galduta genduan ia 
bide polita izan daiteke 
ta litzateke handia 
balitz ezkertiar ta abertzale 
guztion batukaria.
Gurari bati bide eginaz 
bego sorta amaituta
PPren pupak, Patxiren txipa... 
ahaztu izana onartuta
min egin barik pasau daigula 
hauteskundeen disputa
bakea eta herria egiten 
lan dezente daukagu ta.
