Juanma Bajo Ulloaren lan barria
Film hori egiteko, zuzendaria aktore ezezagunak topetan ibili zan urtebetean Madrilen, Bartzelonan eta New Yorken, ikusleak personaiakaz identifiketako asmoz. Hala eta guztiz be, aktoreak ezezagunak eta barriak izateak buruhauste ugari sortu eragin eutsozan Ulloari. Alde batetik, aktoreek ez ekielako non parau behar ziran eszenak egitean eta, bestetik, aurpegiak ezezagunak izatean, banatzaileek filma kontuan hartu gura ez ebelako.
Zinema independentea egiten ahalegintzeak traba asko ekarri deutsoz, beraz, zuzendari gasteiztarrari. Filma egiteko urte bi behar izan ebazan, eta jente aurrean aurkezteko beste urtebete. Baina filma hainbat jaialditan aurkeztu ostean, Ulloa oso pozik agertu da egin dauen beharra dala eta.
Euskal Herriko bazter ostendu askotan filmautako lan horrek mezu argia dauka, Bajo Ulloaren berbetan: “zeure burua onartzen ez badozu zaran moduan, besteek be ez zaitue onartuko”.
Joseba Terreros
Juanma Bajo Ulloa zine zuzendari gasteiztarrak film barria estreinauko dau, Airbag egin ebanetik zortzi urte igaro diranean. Fragil izeneko lan barria apirilaren 15an ailegauko da zinema aretoetara eta, zuzendariaren berbetan, pelikula horrek “pato motzaren ipuina kontetan dau, garanaren eta emoten dogunaren ganeko istorioa da eta”. Ulloak berak zuzendu eta produzidu dau filma, eta behar honek zinema independentera itzultzea ekarri dau.
Beraren lehenengo pelikula biak “egile” filmak izan ziren: Alas de mariposa eta La madre muerta. Hirugarren lana egiteko orduan, gauza arin eta alaia egin gura izan eban, eta Airbag izan zan horren emoitzea. Oraingoan, Ulloak, hasikerako bideari oratu gura izan deutso.
Pelikula barriak Venus izeneko neskearen istorioa kontetan dau. Neskatoa aitagaz bizi da ibar bakarti baten, baina aitak ez deutso maitasunik erakusten. Aita hiltean, Venus lehenengo eta azkenengo musua emon eutson mutilaren bila abiatuko da, alkar maitatuko ebela agindu ebelako.