Jan-edanak  IV. urtea // 103. zenbakia

Laban erretako ezkur-ehizaki iberiarra, gari-zainzuriakaz eta tomateagaz


Osogaiak (4 lagunentzat):

 800 gr. ezkur-ehizaki iberiarra.
 Oliba-orioa.
 Gatza.
 24 gari-zainzuri.
 Tomate bi.

Zelan egin:

Ezkur-iberiarra 200 gramuko lau zatitan beharko dogu; ezer baino lehen gatza botako deutsagu gustoa hartzen joan daiten. Ondoren, zartagin batean erreko dogu kanpoalde osoa eta surtatik atarako dogu arin; hori bai, sueteko lekurik beroenean itxi behar da geldi, barrualdeak be tenperatura egokia hartu daian.

Bien bitartean, gari-zainzuriak tomateagaz preparauko doguz. Horretarako, ezer baino lehen tomatea zurituko dogu, tomatearen barrualdeko haziak kendu eta laukitxoetan ebagiz. Gari-zainzuriakaz, barriz, atzealdea ebagi eta gero zentimetro erdiko zatietan ebagiko doguz, puntak osorik itxita.

Errezeteagaz amaitzeko, ezkur-ehizaki iberiarra laban sartuko dogu denpora tarte txikian, izan be, txarriaren okelea bero-bero jan behar da baina lar egin barik. Bitartean, zartagin batean oliba-orio apur bategaz gari-zainzuriak eta tomatea jarriko doguz gatz apur bategaz. Azkenik, plater baten azpian jarriko dogu zartaginean egindakoa eta horren gainean, barriz, xerratan ebagitako okelea. On egin.

Beñat Ormaetxea,
Aretxondo Jatetxeko sukaldaria

Kaixo irakurleok, okelea preparauko dogu oraingoan, txarriaren okelea zehatz esateko eta berezitasuna da, ez dogula erabili txarriaren zati hau orain arte txorizoei sartutako okela zatia da eta. Txarri baltza izatea oso garrantzitsua da, izan be, ez dauka zerikusirik txarri zuriagaz. Haragitegietan ez da normalean egoten baina aurretiaz eskatu ezkero, ez dozue arazorik eukiko. Gaztelaniaz “Presa iberica de bellota" lez eskatu behar da. Okela zati hau besapean kokatuta dago eta koipez tapauta dagoanez, oso samurra izaten da eta probetea merezidu dauela esango neuke. Sartu gaitezan, ba suetean zelan egiten dan ikusten.