Trikitixearen historia, Sarean
www.trikimailua.com
Aitatutako hiru atal nagusi horreez ganera, hamalau atal txiki be topauko dozuez: Soinuaren etorrera, Debekuak, Soinuaren koloreak, panderojoleak, hitzaldiak, Erromeria, Soinujoleak, Omenaldiak, Koplak, Bikoteak, Txapelketak, Diskografia, Soinugileak eta Taldeak. Atal guztiak osotzen joatea da asmoa, Trikitixa Elkarteak datu eta dokumentazinoa jaso ahala.
Bizkaie!
Soinuaren hotsa webgunea Sarean dozue daborduko. Soinu txikiaren historia jasoten dau webgune barriak.
Lehendik be baegoan Trikiti Elkarteak sortutako beste webgune bat be, eta horrek be indarrean jarraituko dau: http://www. trikitixa.net helbidean, hain zuzen be. Webgune hori alkartearen beraren zereginakaz eta egitasmoakaz dago lotuta.
Soinuaren hotsa webguneak, barriz, ikuspegi zabalagoa dakar, trikitiaren historia osoa barrubiltzen dau eta. Elkartea hasieratik egiten dabilen beharraren emoitzea da Soinuaren hotsa webgunea, Agurtzane Aizpuru Trikiti Elkarteko idazkariak prentsaurrean azaldu dauenez. 'Trikitixa Elkarteak beti egin dau ahalegina dokumentazinoa biltzen, diskoak, grabazinoak, argazkiak eta agiriak digitalizetan eta katalogetan. Bilketa hori plazaratzea da, izan be, webgunearen zereginetako bat'.
Hiru atal nagusitan banatuta dago webgune barria: Kronologia, Doinutegia eta Hiztegia:
- Kronologiari eskainitako atalak trkitiaren historiako une nagusiak jasoten ditu, 1619an hasita. Katalogautako lehen soinu jotzailea, oraingoz behintzat, Gregorio Abaro da, Bermeoko Muñagoikoa baserrian 1869an jaiotakoa.
- Doinutegiari eskainitako atalak hainbat doinu entzuteko aukerea eskaintzen dau, mp3 formatuan, eta baita partiturak eskuratzekoa be.
- Alfabetikoki ordenautako 167 hitzen bidez, trikitiaren alderdi askoren barri emoten dau Hiztegia atalak: soinu jotzaile, pandero jotzaile eta abarren izenak; trikitiagaz zerikusia izan daben lekuak; tresnak eta tramankuluak.