Sarean  IV. urtea // 103. zenbakia

Mikrotxipak panda hartzentzat


Bizkaie!

Munduan desagertzeko arriskuan dagozan espezien artean, berezienetakoa da habitat naturala Txina, Nepal eta Birmanian daukan panda hartza eta egoeraz jaubetuta, zeozelako babes neurri lez, Txinako gobernuak herrialdean diran 163 hartzei identifikazinorako mikrotxipak imintea erabagi dau.

Txinako basozaintza funtzionario batek Xinhua albiste agentziari azaldu deutsonez, aurten hasiko dira pandei mikrotxipak jarten, batez be, endogamia ebitetako eta ugalketearen kalidadea hobetzeko. Adituen esanetan, endogamia da espeziearen biziraupena kolokan jarten dauen arazo nagusia eta horri aurre egiteko neurri egokia izango dalakoan dagoz..

Mikrotxip hipodermikoak dira panda hartzentzat beren beregi preparautakoak eta animaliari buruzko oinarrizko datuak bilduko dabez: jatorria, edadea...

2004ko amaieran 163 hartz egozan Txinan gatibu eta, oro har, 1.600 inguru bizi dira euren habitat naturalean.