ABT’05: Azkena Txapelketea baino lehen!
- Zigor Enbeita:
Abornikanokoa, Prudentzio Deuna bertso sariketea birritan irabazi eban. Abel Enbeitaren semea eta Arabako Bertsozaleen Alkarteko Lehendakaria da. 2003an txapela lortu eban Arabako Txapelketan.
- Manex Agirre:
1982an jaio zan Aramaion eta postaletarako paisajeez inguratuta biziko zan Granadara ospa egin izan ez baleu "Literaturearen teoria eta literatura konparatua" ikastera. Euskal Filologian lizentziatua, eskolarteko txapelketan txapeldun izan zan bi urtez eta Arabako Bertsolari Txapelketan bigarren saria lortu eban 2002an.
- Juan Mari Juaristi:
Gasteizen Euskal Filologian lizentziau ondoren, bertan geratu zan biziten. Gaur egun, Gasteizko Koldo Mitxelena institutuko euskera irakaslea da, hainbeste urtez finalista izandakoa.
- Asier Otamendi:
1972an Urretxun jaioa. Gasteizen Dietetika ikasketak egin eta bertan lotu zan biziten. Prudentzio Deuna Sariketako Txapela azken 5 urteetan berak eroan dau, eta baita 2002 eta 2004ko Arabako Bertsolari Txapelketatakoak be.
- Oihane Perea:
Hamabi urte eukazala hasi zan Gasteizko bertso eskolan eta Prudentzio Sariketan parte hartu izan dau urte luzez. 2002ko eta 2004ko Arabako Txapelketatan bigarren lotu zan. Arabako Bertsozaleen Alkarteko idazkari eta eragilea da.
- Iñaki Viñaspre:
Abetxukokoa, Irakasle Ikasketak egiten dabil Gasteizen. Arabako Eskolarteko txapeldun izan da bi urtetan eta 2004ko Txapelketan finalista izan zan.
Apirilaren 9an jakingo dogu nor dan txapelduna!
Xabier Paia
2001eko Euskal Herriko Txapelketan Andoni Egañak azken agurra seme-alabei eskaini eutsienetik laster beteko dira lau urte. EAEko hauteskundeak hiru domeka barru toketan dira eta Bertso biltzarrekoak urtea amaitzeko hiru domeka falta diranean egingo dira gitxi gorabehera.
Bertsolari gipuzkoarren txapelketea 2003an izan zan, Irungo kiroldegi betean. Orduan erabagi zan zein izango ziran Euskal Herriko txapelketan parte hartzeko aukerea izango daben 18 bertsolariak. Honezkero asko eta asko preparetan ibiliko dira. Galbahe horren arabera, Nerea Elustondo tabladu ondotik egon beharko dau Iñigo Izagirretik gorako bertsolari gipuzkoarrei begira. Gipuzkoako txapelketan kantau daben bertsolarien % 30.
Bizkaian joan dan gabonilean erabagi genduan nork daukan gora egiteko eskubidea. Horretara, Arkaitz Ugartetxeak lau urtez itxaron beharko dau hurrengo Txapelketa nagusirako trena, Bizkaiko hamar jarlekuak hartuta dagoz eta. Bizkaiko Txapelketan parte hartutako bertsolarien % 19.
Iparraldean, txapelketarik ez eta kanporaketa bat egin eben Behe Nafarroa, Lapurdi eta Zuberoako bi ordezkariak nortzuk izango diran erabagiteko. Saioa hasi baino hilebete lehenago idatziko ebezan askok sailkatuko ziren bi bertsolarien izenak, izan be, neurrira hartutako erabagia dala esango geunkeelako: Miren Artetxe eta Amets Arzallus; Sustrai finalista. Kanporaketara aurkeztutako Iparraldeko bertsolarien % 43.
Nafarroan ondino labatik atara barri dago Xabier Silveiraren txapela. Beragaz batera, Estitxu Arozenak, Julen Zelaietak eta Etxabek entrenetan jarraituko dabe Euskal Herriko Txapelketan Nafarroak erakutsi barri dauen osasuna eta freskurea zabaltzeko. Ligaz aparte, txapelketara aurkeztutako bertsolarien % 22.
Eta Arabaren kasuan? Ondino gauzak erabagi barik dagoz. Txapelketea orain hilebete hasi bazan be, apirilaren 9rarte ez dabe jakingo nortzuk diran Euskal Herriko Txapelketara pasetan diran bi bertsolariak. Edozelan be, ezagutu daiguzan parajetik sei hautagaiak: