Kulturea  IV. urtea // 103. zenbakia

Alejandro Dumasen argitaratu bako nobelea topau dabe


Bizkaie!

Alexander Dumas idazleak (1802-1870) prentsan argitaratu baina liburu moduan inoiz plazaratu bako nobelea topau dau Claude Schoop 'Hiru mosketariak' liburuaren ikerketan adituak Frantziako Liburutegi Nazionaleko bilduman. 'Le chevalier de Sainte-Hermine' da nobela topau barriaren izenburua eta, esandako moduan, 1869an argitaratu eban Dumasek, zatika, Le Moniteur Universal egunkarian.

Dumas 1869an hil zan eta amaitu barik itxi eban umiliatutako gizon baten mendeku gogoa deskribiduten dauen istorio hau.

1869ko urtarrila eta zemendia bitartean, Santa Herminiako Zaldunak aldizkako liburuxka lez argitaratu zan egunkarian. Halan da be, munduan irakurle gehien izan dauen idazle frantsesa gaixotu eta eleberria amaitu barik hil zan.

Liburuak 900 orrialde baino gehiago ditu eta geratzen dan zatia Claude Schoopek zuzendu eta egokituko dau bagilerako edo.

Abenturazko nobelea da 'Le chevalier de Sainte-Hermine' eta zabaldu diran barrien arabera, Napoleon miresten dauen aristokrata erregezale baten gorabeherak kontetan ditu.