Kulturea
IV. urtea // 103. zenbakia
Bernardo Atxagak 'liburu ahaztuen' bilduma bat zuzenduko dau Roca argitaletxean
Bizkaie!
Bernardo Atxaga idazle asteasuarrak zuzenduko dau datorren udazkenean Kataluniako Roca argitaletxeak "Historias dentro de la Historia" leloagaz kaleratuko dauen ez-fikzinozko bilduma barri bat, argitaletxeko iturriek jakinarazo dabenez.
Bilduma barriak sei liburu kaleratuko ditu urtero. Atxaga testuak aukeratzeaz arduratuko da. Kontuak kontu, argitaratuak baina editau ziranean katalogoz kanpo gelditu edo erbestean argitaratu ziran liburuak izango dira.
Idazle gipuzkoarrarentzat, 'ugariak dira arrastorik barik aurrera doazen bizitzak eta guk goraipatu egin nahi ditugu, ahaztuak izan ziran liburuakaz edo oraindino argitaratu barik dagozan autobiografiakazn geure bildumea osotuz".