Musikea  IV. urtea // 103. zenbakia

Kaotiko zuzenean


Zuzenean Kaotiko taldeak erakusten dauen indarra CD eta DVD bidez ezagutu ahal izango dozue orain ze Gor diskoetxeak Gasteizeko Azkena aretoan, 2004ko apirilaren 17an grabautako kontzertua jaso dau disko bikotxean. Danetara, taldearen errepertorioko 23 kantu entzun eta kontzertuko irudiak ikusi ahal izango dozuez. Edozelan be, Kaos Etilikoren sasoiko kantuak be badagoz tartean: 'Mi mejor colega, Sale el sol edo Su falso mundo. Horrezaz gan, La Pollaren 'Y ahora que? abestiaren bersinoa be badago diskoan.

Esandako moduan, diskoa 2004ko apirilaren 17an, Gasteizeko Azkena aretoan grabau eben Angel Gonzalez Katarain eta IƱaki Bengoa soinu teknikariakaz. Soinuaren nahasketea eta produkzinoaren ardurea, barriz, Angel G. Katarain eta Kaotiko taldearena izan zan. DVDaren produkzinoan Amaia lazquez, Luis G. Katarain (TX) eta Kaotiko taldeko kideak ibili dira.

Bizkaie!

Kaotiko Kaos Etilico taldeko sortzaileen errautsetatik abiatuta, 2000ko garagarrilean jaio zan. Aguayok (gitarristea) eta Fontak (baxujolea) bolada barriari ekitea erabagi eben eta Jon (abeslaria) eta Xabigaz (bateria) buru belarri sartu ziran ensaioetan eta soinu propioaren bilaketa prozesuan. Diskoa prepareteari geroago ekin eutsen.

'Mundo kaotiko' izan zan lehen diskoaren izenburua eta 2001eko apirila eta maitza bitartean grabau eben Andoaingo Garate estudioetan. Indartsu sartu ziran euskal musikagintzan eta bigarren diskoa urte eta erdi beranduago plazartu eben: 'Raska y pierde' hain zuzen be. Donostiako Elkar estudioetan grabau eben 2003ko hasieran eta aurreko diskoa baino kalidade handiagokoa izan zan gehienen esanetan.

Gai sozialak zorroztasun handiz jorratzen dituan taldea da eta, halan da be, Euskal Herrian ez eze, Espainian be makinatxu bat kontzertu eskaini ditue. Talde handi eta izen handikoakaz be jo dabe, besteak beste, Barricada, Ska-P, SA edota, O Funkillo taldeakaz. Zuzeneko taldea da Kaotiko, jentaurrean emoten dabelako barruan daukien guztia. Euskal Herriko punk-rock musikan ezinbestekoa dan taldearen zuzeneko indar guztia: Kaotiko taldearen indarra.