Sarean  IV. urtea // 102. zenbakia

Alemanieako supermerkatu batzuetan atzamarra erakutsi behar da


Gotzon Plaza,
informatikoa

Amaitu da kreditu txartela karteran bilatu beharra supermerkatuko erosketak pagetako. Oraingoan, hatz-marka digitala nahikoa izango dogu, “digiPROOF” izeneko sistema erabiliz.

Alemaniako EDEKA kateak Rülzheim urian daukan supermerkatuan aprobak egiten dabilz eta jada martxan ipini dabe sistema barri hau: hatz-marka digitala nahikoa izango da erosketak pagetako. Eskaner batean atzamarra ipini ondoren, gure banketxeko kontura bialduko deuskue erosketen zenbatekoa. Berezoek aurretik euren datuak (banketxeko datuak eta norberaren eskaneautako hatz-marka digitala) itxi behar dabez datutegian. Pagetako orduan, gure hatz-markea ordenadoreak daukanagaz konparauko dau eta listo.

Sistema hau “it-werke” (www.it-werke.de) enpresak garatu dau eta EDEKA kateak beste supermerkatu batzuetara zabaltzeko moduan ei dago. Gurera be laster helduko da.