ADSL sistemeagaz modernoak ginalakoan...
Gotzon Plaza,
informatikoa
Hego Euskal-Herrian badago bai Euskaltel eta Telefonicaren arteako lehia bizia. Azken datuen arabera, Euskaltelek Telefonica gainditu egin dau banda zabaleko euskal merkatuan. Dana dala, hor dagoz danak ADSL merkatua lortzeko gogoagaz. Banda zabaleko sistema honegaz, Internet-era egiten doguzan konekzinoak arindu egiten jakuz: teorian ADSL sistemeagaz gehienez 8 Mbps (8 Mb segunduko) abiadura lortzeko aukerea dago. Konekzino 'normlak' 512 kbps-ekoak izanda, aldea kontuan hartzekoa da.
Guztiz modernoak eta teknologian punta-puntakoak garalakoan, ezta? Baina beste sistema batzuk be hor agertu dira: hor dago gure anaiak-lehengusuak-adiskideak-auzokoak diran Iparraldeko internautentzako preparautako ADSL2+ sistemea.
2003ko hasieran, ITU (International Telecomunications Union) erakundeak komunikazino estandar barri bi onartu ebazan, honekaz ADSLren bigarren belaunaldia abiarazoaz (ADSL2). Jakina, sistema honegaz abiadurea igoten da. Aurrerago estandar barria onartu zan, ADSL2+ sistemeak oinarritzat daukana. Kasu honetan, konekzinoaren abiadurea 24 Mbps-koa izan daiteke gehienez. Gaur egun, Frantziako “Free” enpresak honako konekzinoak eskaintzen dauz Miarritz eta bere inguruan baina oraindino 10 Mbps-ko topeagaz. Urte erdirako edo Baiona ingurura zabalduko dabez euren sareak ADSL2+ zerbitzua eskaintzeko internautei.