Sarean  IV. urtea // 102. zenbakia

EAEko liburutegi guztiak on-line


http://www1.euskadi.net/libro_bibliotecas helbidean Euskadiko Liburutegi Zerbitzuaren webgunea daukagu. Hor sartuz, honako aukerak daukaguz:

1.- ELSN-eko bibliografia-fondoak kontsultau daitekez eta Euskadiko bibliografia ondarea osotzen daben fondoak eta lege-gordailuko bilduma monografikoak be bai. Bibliofragia kontsultau, maileguak eta erreserbak eskatu, maileguak kontsultau eta iradokizunak luzatzeko aukerea dago. Jakina, azken puntu honeetarako norberaren klabea edo pasahitza eta bazkidearen zenbakia ipini behar dogu konekzinoa egiteko. Ez badakigu zein dan edo ahaztu badogu, gure liburutegira jo geinke.

Berbarako, aurton Mantxako On Kixoteren laugarren mendeurrena ospatzen da eta liburu hau euskeraz non lortu daiteken jakin gura izan ezkero, hor dogu katalogoa (ganera, link zuzena dago mendeurrena dalako) eta ze liburutegitan dagoan ikusiko dogu.

2.- Bigarren bitxikeria lez, ondare bibliografikoko Liburutegi Digitala daukagu. Hemen eskaneauta dagozan hainbat liburu topetako bidea emoten jaku, Sancho el Sabio Fundazinoagaz egindako alkarlanean. Euskeraz, gaztelanieraz, ingelesez, frantsesez, alemanieraz edo latinezko liburutegi digitala eskuragai, beraz, gure ordenadorearen pantaila aurretik mobidu barik.

Egitasmoaren helburuak hiru dira:

1. Liburutegietako giza baliabideak eta ekonomikoak optimizetea, hau da, Sarean egin beharrekoak diran hainbat lan ez errepetidutea.
2. Sareak liburuzainen arteko lankidetzea bideratuko dau.
3. Liburutegi danen informatizazinoa.

Gotzon Plaza,
informatikoa

Euskadiko liburutegien sarea prest egongo da urtea amaitu baino lehen. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren babesean, Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionala (ELSN) garatu da. Gaur egun, 109 udalek eta danetara, 130 liburutegik parte hartzen dabe eta liburutegi guzti horreek teknologiari esker on-line konektauta dagoz euren kudeaketa bibliografikoa eta administratiboa errazteko; on line katalogoan 500.000 erregistro dagoz.

Euren artean katalogo bibliografiko bateratua osotu dabe Internet sareari esker eta honi lotuta, bazkide txartel bakarra nahikoa izango da sareko liburutegi guztietarako. Katalogo bateratu honetan, herri-liburutegiez ganera, liburutegi pribatu eta unibersidade eta erakunde publiko nagusietako katalogoak be sartu dira: Deustu, Euskal Herriko eta Mondragon Unibersidadeetako liburutegiak, Eusko Jaurlaritza eta Foru Aldundietako liburutegiak, Labayru, ERESBIL, Lazkaoko Beneditarren liburutegia, Gasteizko Seminarioa ta Sancho el Sabio Fundazinoko liburutegiak, besteak beste.

Danetara, 1.000.000 erregistroz osotuta dago katalogo bateratu hau eta asmoa ondokoa da, urtea amaitu baino lehen liburutegia daukien udalerri guztiak sare honetan buru-belarri sartuta egotea.