Plantxan erretako lupina patata lilen kremeagaz eta oliba baltzen gatzagaz
Zelan egin:
Lehenengo eta behin lupina gatzez jarriko dogu apurka-apurka gatza hartzen hasi daiten. Bien bitartean, patata lilen krema egiten hasiko gara. Horretarako, lapiko baten jarriko doguz medaliloietan ebagitako patata lila zurituak, esne-gaina, esnea eta gurina. Ondoren, turmix-agaz pasau eta gatzez puntuan jarri ostean, maria bainuan gordeko dogu berotan mantenduz.
Azkenik, jateko orduan lupina erreko dogu, lehenengo plantxan oliba-orio apur bategaz, eta azkenik, laban. Ondoren, platerean iminteko, patata lilen kremea arrainaren inguruan botatea komeni da eta gainetik oliba baltzen gatza botatea; gatz horrek aparteko ukutua emongo deutso lupinari. On egin.
BeƱat Ormaetxea,
Aretxondo Jatetxeko sukaldaria
Kaixo irakurleok, udabarrian sartzeko egun batzuk falta diranean, sasoiko produktuakaz beharrean jarraituko dogu. Beraz, arraina preparauko dogu, zehatz esateko lupina; arrain mueta hau jateko negua da denporaldirik onena, urak oso hotz dagozanean, arrain honek koipea hartzen dauelako eta ondorioz okelea samurrago egoten dalako.
Plantxan erretako lupina patata lilen kremeagaz eta oliba baltzen gatzagaz
Osogaiak: (4 lagunentzako)
200 gramuko lau lupin zati.
Gatza.
Oliba-orioa.
200 gr. patata lila.
250 gr. esne-gaina.
250 gr. esnea.
50 gr. gurina.
Oliba baltzaren gatza.