Asier Otamendi jaun da jaube Araban
Behin lan puntuagarri guztia amaituta, ondokoa izan zan sailkapena:
1. Asier Otamendi, 321 puntu.
2. Iñaki Viñaspre, 309 puntu.
3. Juan Mari Juaristi, 306 puntu.
4. Andere Arriolabengoa, 294'5 puntu.
5. Betto, 276 puntu.
6. Iker Agirre, 249'5 puntu.
Datorren astean jokatuko da bigarren eta azken finalerdia. Bi saio horreetan puntuazinorik altuena lortzen daben sei bertsolariak pasauko dira apirilaren 9an Gasteizko Kontserbatorioan jokatuko dan finalera.
Maiteder Sasieta Murua
Ilunabarreko hotzagaz batera hasi zan martiaren 11n aurtengo Arabako Bertsolari txapelketako lehenengo kanporaketea. Zazpietan izan eben hitzordua sei bertsolarik Irati Mendiguren gai emoileagaz Amurrioko Katekesi aretoan: Abetxukoko Iñaki Viñasprek, Gasteizko Asier Otamendi, Juan Mari Juaristi eta Alberto Martinez Bettok eta Aramaioko Andere Arriolabengoa eta Iker Agirrek.
Saio polita eskaini eben bertsolariek. Aitatzekoa da Iker Agirre aramaioarrari saio batetik bestera igarri jakon aldaketea, izan be, akats batzuk gora behera polito ibili zan eta. Edozelan be, bertso guztiak osotu ondoren, Asier Otamendi izan zan jaun eta jabe, bera izan zan saio osoan erregularrena.
Oro har, nahiko saio serioa izan zan baina hamarreko txikiko bertsoetan, barre algarak be izan ziran. Aitatzekoak dira akats batzuk gora behera, Iker Agirre eta Iñaki Viñasprek bi farolaren papelean botatako bertsoak. Era berean sakon, polit eta sentiberak izan ziran Asier Otamendik eta Andere Arriolabengoak bi giltzen lekuan jarrita bota ebezan bertsoak.
Kartzelako beharrean fin ibili ziran danak. Puntuari erantzuten ez eben beste munduko lanik egin, baina gaiari bertsoak botaterakoan baten baino gehiagoren bihotzetara heltzeko gai izan zan bakarren bat. Juan Mari Juaristik amari, Asier Otamendik bere neskeari edota Andere Arriolabengoak bere seme imajinarioari botatako bertsoek entzuleen txalo zaparrada ederrak jaso ebezan.