Sarean  IV. urtea // 100. zenbakia

Ereñoko udalerrian WiFi konekzinoa


Gotzon Plaza,
informatikoa

Interneten dagoan barri batek esaten dauan legez, Ereñoko Udalak WiFi konekzinoagaz Sarera sartzeko sistemea jarriko dau martxan. Azpiegiturak Udalaren ardurapean iminiko dira eta auzokide guztiek erabili ahal izango dabe Internet konekzino honegaz.

Telefoniako kableak imintea nahiko gatxa eta garestia izango danez, WiFi sistemearen alde egin dabe apustua. Ereñoko udalerria baserriz osotuta dago gehien bat eta guztietara kableak botatea ez da bape erraza. Orduan, WiFi teknologiak urtenbide bat emoten deutsie auzokideei. Antza danez, lau antena imini beharko dira udalerri osoari zerbitzua emon ahal izateko. Gero, konekzinoa gura dauen auzokideak bere etxean tramankulu bat imini beharko dau seinalea bideratzeko. Hileko kuotea 10 eurokoa izango da eta dana prest dagoanean, Udalak informazinoa zabalduko dau herritarren artean.