Sarean  IV. urtea // 100. zenbakia

Bideojokoak sortzeko unibersidadea


Baina txinatarrena ez da izan lehenengo fakultadea. Lehenengoa Danimarkan sortu eben eta aurtengo ikasturtean martxan dago titulazino barria: Bideojokoetako Programakuntzan eta Garapenean Tituloduna.

Txinatarren plangintzearen arabera, datozan bost urteotan 300 on-line joko barri kaleratuko dira. Gaur egun, merkaduaren % 90 atzerriko produktuez beteta dago eta bide hau apurtu gura dabe agintariek (jakina, atzerriko produktuek hau esan gura dabe: urtero, herrialdetik diru askok urtetan dauela lizentziak pagetako). Txinatarrek garatuko dabezan jokoak, antza danez, euren tradizinoan oinarrituta egongo dira, euren historian eta euren literatura klasikoan, berbarako.

Dana dala, Txinako Gobernua teknologiaren alde agertu da baina, beste alde batetik, teknologia hau kontrolpean euki gura dabe. Hor dagoz gai honen inguruan pasa dan urtean heldu jakuzan barriak, Txinako Gobernuak ia 47.000 ziberkafetegi itxi ebazala betiko atxakiakaz: “umeak pornografiatik babestu eta gazteak ziberkafetegi horreetan kultur eredu txarrak ikasten ebezalako”. Pornografiatik babestu bai, baina bide batez, hainbat web gune zentsuretan dabez, gobernua kritiketan dabenak edota Tibeten alde agertzen diranak berbarako. Honegaz batera, pasa dan urtean segurtasun batzordea antolatu eben on-line bideojokoetako edukinak aztertu eta zelako edo holako zentsurea apliketako. Teorian, konstituzioa, herrialdearen batasuna, estaduaren segurtasuna, Txinako tradizinoa eta historia, antolakuntza soziala eta gizartearen hainbat balore defendiduteko eratu dabe komite hau. Euren ustetan, batez be Mendebaldeko produktuetan (bideojokoetan) sexuak, biolentziak eta siniskeriek ikaragarrizko garrantzia daukie eta hau txinatar kulturaren kontra doa. Gainera, sarritan, gazteeakan arrisku psikologikoak be sortzeko kapaz ei dira bideojokook. Jarrera hau ia ulertu ezinezkoa da, baina holan da. Hona hemen galarazotako bideojoko batzuk: The Sims 2, Manhunt, FIFA 2005, Painkiller: Battle out of Hell, Age of Mythology: The Titans, Battlefield Vietnam, Conflict Vietnam, Vietcong: Fist Alpha eta Devastation.

FIFA 2005, futbolaren inguruko bideojokoa galarazota? Nork ulertzen dau hori? Batek daki arrazoia.

Gotzon Plaza,
informatikoa

Txinako herrialdea lotan dagoan erraldoia dala esan eban nonork. Baina badakigu, bai, erraldoia aspaldi izartu dala: arlo ekonomikoan gero eta indar gehiago dauka eta indar barri hau bizitzako beste arlo batzuetara zabaldu dabe. Ekonomian, politikan eta, zelan ez, teknologian be, gero eta zeresan handiagoa dauka gure Ekialdeko erraldoiak.

Ekonomia eta politika beste atal batzuetarako itxiko doguz eta teknologiaz arduratuko gara hemen. Ez daigun pentsau txinatarrak nahiko kalidade eskaseko produktuak egiteko baino ez dirala kapaz, bertoko edozein herritako “todo a 100” edo antzekoetan sartzen bagara eta eskaintzak ikusten badoguz ondorio oker horretara heltzen garalako askotan. Jostailu merkeak, erropa merkeak eta produktu merkeak, eta “merke” aitatzen dogunean, “eskasa” esan gura izaten dogu. Baina hori ez da egia, ez behintzat, egia osoa.

Txinatarrak ikaragarrizko pausuak dabilz emoten euren bizimodua XXI. mendean buru-belarri sartu guran. Eta lortzen dabilz, duda barik. Horretarako, hor dagoz datuak: pasa dan urtearen amaieran, Txinan 94 miloe internauta egozan, gehienak 25 urte baino gitxiagokoak. Ez da, ez, bromatan ibilteko moduko datua, eta beste hau be ez da makala: populazinoaren urteko hazkunde-tasea % 18,2koa da. Argi dago, hainbeste internauta dagoan lekuan teknikariak be egon beharko dirala. Horregaitik, teknologiaren aldeko apustu garbia egin dau Ekialdeko gizarte honek.

Internauta gehienak gazteak dirala esan dogu. Eta zer egiten dabe hainbeste gaztek Sarean? Jolastu, batez be. Pasa dan urtean, bideojokoek 229,6 miloe euroko salmentak eRAgin ebazan eta 2009. urterako 1.300 miloe euro baino izango dirala aurreikusi dabe. Horretarako, plangintza berezia egin dabe: Internet sarerako aproposak diran bideojokoak garatzeko lehen fakultadea zabalduko dabe. Fakultade berezi honetan, bideojoko programakuntzarako sailak egongo dira. Holan, datozan urteotan 20.000 teknikari preparauko dabezalakoan dagoz.