Bizkaiko Bertsolari Txapelketea 2002 (Irailaren 28tik abenduaren 8ra)
37 bertsolari txapelaren bila
Egutegia
Kanporaketak (guztiak arratsaldeko 17:30etan):
- Irailaren 28an, Arrigorriagako Lonbo Aretoan.
- Urriaren 5ean, Mallabiako frontoian.
- Urriaren 13an, Ondarroako Kiroldegian.
- Urriaren 19an, Amorotoko frontoian.
- Urriaren 27an, Gernikako Santanapen.
Finalaurreak (honeek be arratsaldeko 17:30etan):
- Zemendiaren 17an, Igorreko frontoian.
- Zemendiaren 24an, Bermeoko frontoian.
- Abenduaren 1ean, Getxon, Algortako Getxo Antzokian.
Finala:
- Abenduaren 8an, Bilboko Euskalduna Jauregian, arratsaldeko 5etan.
Arrigorriagako kanporaketea
Arrigorriagan Gorka Ostolaza izan genduan nagusi, eta 344.5 puntugaz finalaurreetarako txartela patrikeran dauka. Bigarren Oihana Bartra, 326 puntugaz eta hirugarren Igor Muniategi, 325.5 puntugaz. Ez zan aparteko saioa izan; Gorka erregular eta akatsik egin barik ibili zan eta erraz ikusi zan aurretik joiala. Oihana oso ondo bere estreinakoan, nahiz eta erakutsi ez barruan daukan guztia. Finalaurreetarako aukerea be badauka. Igor Muniategi, 2000an finalaren atarian
geratu eta 2001ean Txapelketa Nagusian parte hartu ostean, uste baino makalago ikusi genduan. Finalaurreetarako gatx dauka eta azken kanporaketara arte zain egon beharko dau seguruena.
Mallabiako kanporaketea
Mallabian Etxahu Lekue izan zan nagusi 337 puntugaz. Ganerakoek maila eskasa erakutsi eben eta lehenengo kanporaketako Oihana Bartrak eta Igor Muniategik aurrea hartu deutse sailkapen nagusian 2. kanporaketako Onintza Enbeitari, Garikoitz Sarriugarteri, Xabier Enbeitari, Jon Unanueri eta Ortzi Garitanori.
Alea jacta est. Bizkaiko txapela nork jantziko zain dago. Bertsozaleentzat aukera polita da Bizkaiko bertsolari gazte konsagratuak eta atzetik ate joka datozenak kantuan entzuteko. Badakigu txapelketeak tensinoa eta larregizko urduritasuna dakarrela batzuetan beragaz, baina seguru gagoz gauza ederrak entzuteko aukerea be izango doguna eta, zelan ez, aurreko edizinoko final ederra gogoan, aurten be Euskalduna leporaino bete eta bertsolariek arratsalde berezia pasauarazoko deuskuena.
Testua: Iñaki Aurrekoetxea.
Argazkiak: http://www.bertsozale.com
Aurreko zenbakian aurreratu geuntsuen Bizkaiko txapela lortzeko lehia hastear egoala eta zabalago landuko genduala gaia. Hemen dozue agindutakoa. Datak, parte-hartzaileak, egiturea, epaimahaia, gai-jartzaileak...zehaztasun guztiak Bizkaie!-n irakurle bertsozaleok informazino osoa izan daizuen.
Bizkaiko Bertsolari Txapelketea urte birik behin jokatzen da. Aurtengoa irailaren 28ko kanporaketeagaz hasi da eta abenduaren 8an jakingo dogu nork jantziko dauen txapela Euskalduna Jauregiko finalean. Bizkaikoaren aurretik Eskualdeetako Txapelketak jokatu ziran udabarrian. Eskualdeetako txapeldunak eta Bizkaiko Txapelketearen edizinoren batean finalista izandakoak zuzenean sailkatu dira aurtengo txapelketarako. Ganerakoak eskualdeetatik puntuazinoaren arabera sailkatu dira.
Egiturea
Hiru fase izango ditu txapelketeak: kanporaketak, finalaurreak eta finala. Kanporaketak bost izango dira eta seina bertsolarik hartuko dabe parte, danetara, 30 bertsolarik. Lehen fase honetan, 2000ko finalistak ez dabe kantau behar izango, finalaurreetan zuzenean sartuko dira eta. Kanporaketetako irabazleak be hurrengo faserako sailkatuko dira. Finalaurreetan hamazortzi bertsolarik kantauko dabe, seiko hiru saiotan. Kanporaketetako irabazleakaz batera 2000ko finalistak eta kanporaketetatik puntuazinoaren arabera sailkatutakoak dira kantauko dabenak. Finalaurreetako hiru irabazleak finalerako txartela lortuko dabe eta beste bost batuko jakez puntuazinoaren arabera, finaleko zortzikoa osotu arte. Finala azpisaio bitan bananduko da. Lehenengotik bi onenak pasauko dira bigarren azpisaiora txapela jokatzeko. Azpisaio bietako puntuak batu ostean erabagiko da txapelduna.
Parte-hartzaileak
Epea amaituta, 37 dira Bizkaiko Bertsolari Txapelketan kantauko daben bertsolariak. Kanporaketetan 30 izango doguz, honako honeek:
Beñat Gaztelurrutia (abadiñoarra, 26 urte / finalista 1998an).
Arkaitz Ugartetxea (mallabiarra, 24 urte / finalista 1996an eta 1998an).
Igor Muniategi (bermeotarra, 20 urte / Busturialdeko Txapelduna).
Etxahun Lekue (larrabetzuarra, 23 urte / Uribe-Kostako Txapelduna).
Jabi Olibares (zeaniztarra, 22 urte / Arratialdeko Txapelduna).
Beñat Ugartetxea (mallabiarra, 23 urte / Durangaldeko Txapelduna).
Gorka Ostolaza (markinarra, 22 urte / Lea-Artibaiko Txapelduna).
Onintza Enbeita (muxikarra, 23 urte).
Iñaki Basterretxea (gernikarra, 20 urte).
Joseba Gojenola (berrituarra, 23 urte).
Xabier Enbeita (gernikarra, 25 urte).
Joseba Artza (etxebarritarra, 24 urte).
Iker Belaustegi (munitibartarra, 23 urte).
Eñaut Intxaurraga (zeaniztarra, 25 urte).
Peru Aranburu (lekeitiarra, 24 urte).
Oihana Bartra (bilbotarra, 18 urte).
Miren Loizaga (sopeloztarra, 20 urte).
Peru Magdalena (durangarra, 22 urte).
Garikoitz Sarriugarte (zaldibartarra, 26 urte).
Ander Oleaga (bermeotarra, 25 urte).
Jon Unanue (ermuarra, 20 urte).
Igor Meñika (arantzazuarra, 27 urte).
Jon Eizmendi (hernaniarra, 26 urte).
Eneko Abasolo (iurretarra, 26 urte).
Oier Azula (lekeitiarra, 19 urte).
Txomin Madalena (durangarra, 19 urte).
Matxalen Zabaljauregi (bilbotarra, 21 urte).
Ortzi Garitano (derioarra, 22 urte).
Miren Ibarluzea (mungiarra, 18 urte).
Lander Ibarluzea (etxebarriarra, 19 urte).
Ordezko moduan Aitzol de Castro eta Jon Rementeria.
Finalaurrekoetan aurreko txapelketako finalistak sartuko dira lehian:
Igor Elortza, durangarra, 27 urte / Bizkaiko egungo Txapelduna.
Unai Iturriaga, durangarra, 28 urte.
Iratxe Ibarra, markinarra, 28 urte.
Arkaitz Estiballes, galdakaoztarra, 25 urte.
Oihane Enbeita, gernikarra, 24 urte.
Fredi Paia, algortarra, 21 urte.
Juanjo Respaldiza, orozkoarra, 38 urte.
Parte-hartzaileen artean zaharrena Juanjo Respaldiza da, 38 urtekoa, eta gazteenak, barriz, Oihana Bartra eta Miren Ibarluzea, 18gaz. Gaztetasuna nabaria da aurtengo edizinoan, izan be, 24 bertsolari dagoz 25 urtetik beherakoak.
Aukerea izan eta parte hartuko ez dabenen artean Aritz Lopategi dago, aurreko edizinoko txapeldunordea. Ikasketak kanpoan egitekoak dirala-eta ez dabe izena emon Marta Ortiz Bilboaldeko Txapeldunak eta Anertz Muniategik eta Xabier Paiak.
Epaimahaia eta gai-jartzaileak
Epaimahaia honako boskote honek osotuko dau: Joseba Santxo, Trino Azkoitia, Josu Telleria, Josu Arroyo eta Iñigo Olabarri. Ordezko epaile bi be izango dira: Mirari Azula eta Joxin Iturrioz. Gai-jartzaile taldean Asier Ibaibarriaga, Xiomara Gezuraga, Zuriñe Iarritu, Leire Aurrekoetxea eta Bernar Mandaluniz dagoz eta aurkezle beharrak be euren artean bananduko dabez Txapelketan.