HERRIA euskerazko argitalpen digital barria
www.herria.info
Bizkaie!
Goiz Argi Serbitzuak enpresak Uribe Kosta Digitala egunkari digitalaren bitartez eskaintzen dauen gaztelerazko informazinoa osotzeko asmoagaz sortu da Herria.
Herria egunkari digitala izango da, Uribe Kostako herrien informazinoa batuko dauena eta edukinak doban eskainiko deutsozana erabiltzaileari. Goiz Argiko edukinen taldea izango da egunero barriak Herrian idatzi eta argitaratuko dituana. Ion Antolinek, komunikabidearen zuzendariordeak nabarmendu dauenez, “azkenengo hiru urteetan bertoko edukinen tratamentuan eta argitalpenean lortu dogun esperientziagaz argitalpen barri hau zabaltzea erabagi genduan, eskualdeagaz, euskal kultureagaz eta euskereagaz konpromisoa hartuz”.
Herriak zerbitzu osogarriak be eskainiko ditu: trafikoari, zineari, hotelei, jatetxei, agenda kulturalari, eguraldiari zein hemerotekeari buruzko datuak.
Getxo, Leioa, Erandio, Sopelana, Berango, Gorliz, Urduliz, Barrika, Plentzia eta Lemoiz herrietako barri interesgarrienak jasoteaz gan, Herria egunkarian euskal kultura eta hizkuntzeagaz zerikusia eta interesa daben informazinoak be sartuko dira.