Musikea  IV. urtea // 100. zenbakia

Rockaren ikuspegi zabala Arean bizkaitarren eskutik


Rockaren ikuspegi zabala oinarritzat hartuta, erritmo eta intensidade desbardineko momentuak eskaintzen deuskuz Areanek. Bederatzi kantak osotzen dabe lana eta batak besteagaz erlazino zuzena daukala esan leiteke, oso ondo buztartzen dira bata besteagaz.

Bizkaie!

Borja Estankona, Iñaki Garrido eta Koldo de Miguel. Hiru mutil gazte honeek osotzen dabe Arean taldea. Bizkaitarrak dira hirurak, Basaurikoa bat eta Arteakoak beste biak eta plazaratzen daben lehenengo diskoa da.

Musika-tresna larregirik barik (gitarrea, bajua eta bateria, besterik ez) eta ilusino handiagaz hasi dabe euren ibilbidea hiru gazteek. Urte asko daroez alkarregaz (Iniezione izenagaz jaio ziran) eta gaur egun musika mueta guztiak daborduko definiduta egon arren, mutilon estiloa zein dan esatea ez da bape erraza, akaso, post-rocka? Gaztelupeko Hotsaken eskutik dator disko hau eta grabazinoa Gasteizko ‘Sonora’ estudioan egin eben, zuzenean.