Gasteizko jaietarako musika-egitarauaren aurrerapena
Hurrengo egunean, abuztuaren 5ean, Oreka TX izango da euren txalaparta soinuakaz giroa alaitzen. Talde hau orain urte bi izan zan Gasteizen, Kepa Junkeragaz batera.
Abuztuaren 6an, Betagarri talde gasteiztarra izango da entzungai. Musika munduan egin dabezan hamar urteen errepasoa egingo dabe Zuzenean azken lanean jaso dabezan kantakaz. Egun berean, Niko Etxartek zuzenekoa eskainiko dau eta Eperra laneko hainbat kanta eskainiko ditu.
Abuztuaren 7an, Afrikaren emonaldia izango da eta hip-hop euskalduna gustetan jaken guztiek gozetako aukerea eukiko dabe.
Udalaren egitarauaren azken egunean, abuztuaren 8an, Skunk taldea topau geinke.
Beste alde batetik, Udalbatzaren asmoetako bat Bebe ekartea da. Abuztuaren 5erako antolatu gura dabe kontzertua, baina oraindino ez da segurua.
Bizkaie!
Gasteizko Andra Mari Zuriaren jaiak urrun dagoz oraindino baina daborduko Udala eta jaien batzordea hasi dira jaiak alaituko dabezan musika-taldeak zeintzuk izango diran pentsetan. Abuztuaren 4tik aurrera ospatzen dira Gasteizen jaiak eta ekitaldi batzuk zehaztu dabez.
Abuztuaren 4an, Foruen plazako lehenengo kontzertua Los Hermanos Ausoren taldeak emongo dau. Talde hau Radio Futurako kide izandakoek osotzen dabe. Garik be lekua izango dau Gasteizen, Matxetearen plazan hain zuzen be, eta plazaratutako bakarkako hirugarren lana, 0-tik, aurkeztuko dau.