Antxina-barri  IV. urtea // 100. zenbakia

Bilboko Erriberako Azokearen ganekoak


Eraikina, esan dogun moduan, 1929an zabaldu zan, abuztuaren 22an hain zuzen be. Eguna oso garrantzitsua izan zan eta Espainiako gobernuburu Primo de Rivera diktadorea bera be etorri zan Bilbora azokearen zabaltze-ekitaldira. Beragaz batera beste hiru ministro be izan ziran egun horretako ekitaldian: Gobernazino edo Barne Arazoetarako Ministroa, Anido Jenerala; Lan Ministroa, AunĂ³s Jauna eta Juztizi eta Erlijinorako Ministroa, Ponte Jauna. Eurekaz batera, orduan Bilboko alkatea zan Federico Moyua be bertan egon zan. Esan beharra dago Primo de Riverak modu ofizialean egindako azken ekintzetariko bat izan zala Bilbokoa, handik gitxira kargua itxi egin behar izan ebalako.

Baina momentu txarrak be izan dira eraikin honen bizitza luzean. Berbarako, 30. hamarkadako krisialdiaren testigu izan da. Aurreko kaletik ikusi dauz Francoren soldaduak desfiletan. Bilboren handitze prozesua ezagutu dau 50 eta 60. hamarkadetan. Eta bere lehioetatik ezagutu dau bilbotarren modernizazino eta gaurkotze prozesua. Baina beharbada momenturik txarrena 1983ko uriolak izan ziran. Eraikina guztiz hondatuta geratu zan, Bilboko Alde Zahar guztia legez, baina bertokoek emondako laguntzinoari esker barriro be eraikina martxan jartea lortu zan, gaur egunera arte.

1983ko uriolek kalte handia egin eutsen Erriberako Azokeari, bai, baina beste mehatxu bat be badauka gaur egun, uriolak baino gogorragoa: merkataritza-gune ikaragarriak. Proiektu barriak jarri dabez martxan daborduko Erriberako Azokan, eta uriolei burrukea irabazi eutsan legez, gaur egungoa be irabaziko dau seguru.

Asier Madarieta,
Abertzaletasunaren Museoko teknikaria

Bilboko Erriberako Azokako obrak dirala-eta hainbat tira-bira sortu dira bertako saltzaileen artean. Jarrera bi egon dira: obra edo lanak aurrera doazan bitartean azokea zabalik izatea, hau da, saltzeko postuak martxan egotea, edo bestela, eta obrak arinago amaitzeko asmoz, Erriberako Azokea zarratu eta bertoko postuak lehengo erakustazokan imintea, obrak amaitu arte.

Erabagi baten eta bestearen aldekoak eta kontrakoak egozala ikusita, botazinoa egitea pentsau eben. Botazino honetan, bertan geratzearen alde egozanek irabazi eben. Beraz, hurrengo urtebete pasautxoan barriztatze beharrak egon arren, azokea zabalik egongo da bertan barazki, arrain zein okelea erosi nahi dabenentzako.

Hurrengo lerroetan Bilboko azoka honi egingo deutsagu begiradatxua, beronen ezaugarri nagusiak ezagutzeko asmoz.

Azokea bera, Bilboko eraikinik ezagunenetarikoa dogu. Atxuri partetik Arenalerantz joan ezkero, behin San Antoneko eleizea eta zubia pasau eta gero, harritzen gaituan hurrengo eraikina Erriberako Azokea dogu. Kontuan izanda Ibaizabal ibaiaren ertzean dagoala, Erribera izenaren zergaitia aitatu edo azaldu beharrik be ez dago.

Eraikina 1929an egin eben, bermeotarra zan Pedro Izpizua arkitektoaren proiektu eta aginduak jarraituz. Lekua aukeratzerakoan ez eben larregirik pentsau behar izan. San Antonen inguruko leku honetan egoan Bilboko antxinako udaletxea eta inguruan egiten ziran bai jaiak, ejekuzinoak, zein era guztietako ekintza eta emonaldiak. Beraz, hauxe zan Bilbok eukan erdigunerik garrantzitsuena. Hau holan izanda, Erriberako Azokeak gaur egun hartzen dauen leku berean egozan aspalditik (500 urte gitxi gorabehera) Bizkaiko uriburura euren elikagaiak saltzera etorten ziran baserritar zein arrantzaleak. Holan ba, alde horretatik ez zan aldaketa larregirik izan bilbotarrentzat eta azokako bezeroentzat Izpizuak asmautako eraikin barria altzau zanean.

Danetara, 400 bat postu dagoz eraikinean. Beheko pisuan arraina eta itsaskia saltzen dira. Erdiko pisuan okelea eta esnegaiak; goiko pisuan lorak eta barazkiak topau geinkez. Aitatutako hiru pisuek 11.500 metro koadro daukiez. Bitxikeria modura, esan daigun Guinness Munduko Errekorren Liburuan be agertzen dala Erriberako Azokea, tapautako Espainiako azokarik handiena dalako, eta antza danez, Europa osoan be gitxi ei dagoz Erriberako Azokea baino handiagoak.