Makailao eta oliba berdeagaz preparautako cous-cousa porruen zopeagaz
Makailao eta oliba berdeagaz preparautako cous-cousa porruen zopeagaz
Osogaiak: 4 lagunentzat
125 gr.ko 4 makailao solomoa.
Oliba orioa.
Lau berakatz ale.
40 gr. cous-cousa.
100 gr. patata purea.
50 gr. oliba berdeak.
100 gr. zatata kaskatuak.
100 gr. Porrua.
100 gr. Kalabazea.
Litro bat salda.
Gatz keztatua.
50 gr. gurina.
Zelan egin:
Lehenengo porruen zopea egingo dogu, horretarako lapiko batean oliba orio apur bat imini eta bertan sueztituko dogu patata kaskatua porruakaz eta kalabazeagaz batera; ondoren, saldeagaz busti eta egosten itxiko dogu ordu bete inguru. Ondoren, turmixagaz txikitu zopea sortuz eta hau amaitzeko gurina eta gatz keztatua botako deutsagu; zerbidu arte bero eukitea komeni da.
Bien bitartean, oliba berdez egindako cous-cousa egingo dogu. Horretarako, cous-cousa pare bat minutuz ingelesa erara, egin behar da; segiduan errefreskau eta bitartean patata purea eta oliba berdeak nahastauko doguz turmixagaz; azkenik, cous-cousa eta purea biak nahastau behar dira.
Amaitzeko makailaoa egingo dogu; ezer baino lehen oliba oriotan berakatza imini eta kolorea hartu arte eukiko dogu. Segiduaan berakatzak oriotik atara eta makailaoa sartuko dogu oriotara eta bi minutuz su motelean egosten itxi behar da.
Azken pausua platera preparetea iznago da. Orduan plater erdian cous-cousa jarriko dogu, honen gainean makailaoa eta inguruan, barriz, porru zopea.
BeƱat Ormaetxea,
Aretxondo Jatetxeko sukaldaria
Kaixo lagunok:
Oraindino neguan gagozanez, denporaldiko produktuakaz beharrean jarraituko dugu. Gure ortuan topauko doguz materilik onenak: porruakaz zopa gozoa egingo dogu. Dana dala, errezetan makailaoa izango da osogai nagusia eta honi, oliba berdeak eta kuskuxa gehituko deutsagu guarnizinotzat berebereen errezeta ederra, beraz. Hona hemen, Maroko aldera egindako bidaia bitxian inspirautako platerra,jakina, geure erara moldatuta.