Sarean  IV. urtea // 99. zenbakia

Eskuko telefonoen erradiazinoa legearen mugen barruan dago


Bizkaie!

Eskuko telefonoek sortzen daben erradiazinoa Europako Batasunak adostutako mailea baino txikiagoa dala dino Finlandiako erakunde publiko batek. Horretarako, 16 eskuko telefono modelo aztertu ditu.

Ikertzaile finlandiarren arabera, eskuko telefono erabilienen erradiazino mailak EBko legearen mugen barruan dagoz. Holan ba, erabiltzailearen burura bialdutako erradiazinoak eragiten dauen beroa kilogramoko 2 watten azpitik dago, hau da, absortzino-tasearen azpitik.

Ikerketea Finlandiako Erradiazinoen Segurtasunerako Aginteak egin dau, hau da, enpresa publiko batek. Orain arte egin diran ikerketa guztiak enpresa pribaduek egin dabez eta tartean interes ugari egon dira. Horregaitik, interes gitxiago egon leitekezala kontuan hartuta, emoitzak sinisgarritasun gehiago daukala esan geinke.

Orain arte egon dan ikerketarik ezagunena Erresuma Batuko Babes Erradiologikoko Batzorde Nazionalak egin eban. Batzorde honen arabera, umeei kalte egiten eutsen eskuko telefonoa erabilteak.

Aurrerantzean, mueta honetako hainbat ikerketa egingo ditu Finlandiako erakundeak. Tartean, UMTS telefonoen azterketeari ekingo deutso, teknologia horrek erabiltzaileakan euki leikezan eraginak ikertzeko.