The Chemical Brothers Donostian
Anoeta ekitaldi erraldoietarako itxi, eta Illunbe zezen-plazan joko dau taldeak. Ganera, Madrilen eta Granadan be egongo dira britainiarrak, eta aurretik Australian, Londresen eta Tokion eskaini dabez kontzertuak.
Kontzertua ikusteko txartelak erosteko arazo larregi ez da egongo, edo behintzat, ez da horrenbesteko jentetzea aurreikusi. Hori bai, oraindino ikusteko dago zer pasauko dan.
Bizkaie!
Azken aldian, nazinoarte mailako musika-talde ezagun ugari ikusteko aukerea dago etxetik oso urrun joan barik. Bryan Adams, Van Morrison...; eta etorteko dagozanak, U2 berbarako.
Oraingoan The Chemical Brothers taldea hurreratuko da Donostiara kontzertua eskaintzeko, martiaren 4an. Kaleratutako azken lana aurkeztuko dabe britainiarrek Gipuzkoako uriburuan: 'Push the button'.
Disko honetan jente ezagun ugarik hartu dau parte eta hainbat musika-estilo buztartu dira. Hip hop musikearen erreferente dan Anwar Superstar-en kolaborazinoa nabarmendu behar da, ‘Left Right’ kanteari ahotsa jarri deutso-eta.