Bartzelonako ordenadore erraldoia martxan hasiko da
Gotzon Plaza,
informatikoa
“Mare Nostrum” izeneko ordenadorea, Bartzelonako Unirversitat Politécnica de Catalunya UPC-n kokatua eta Europan dagoan superordenadorerik ahaltsuena eta mundu mailan laugarrena, martxan ipiniko dabe egunotan (zezeilaren 23an).
Erraldoia bai kalkuluak egiteko daukan ahalmenagaitik (40 bilioi kalkulu segunduro) eta baita neurriakaitik be (160 metro koadro). Eta zertarako? Kalkuluak egiteko holako gaitasuna kontuan hartuta, ondoko arloetan izango da eragingarria: aeronautikea, ingurumena, metereologia, nanoteknologia, kimikea eta ordenadoreen fisikea; oro har, ikerkuntzea izango da ordenadorearen helburu helburu nagusia. Datu legez baino ez bada be, jarraibide txikiak emonaz, ordenadore hau kapaz izango da hegazkinak eta itsasontziak diseinetako eta ezbehar ekologikoak iragarteko be balioko dau.
IBM enpreseak 4.564 prozesatzaile batu eta sarean jarriz, “superordenadorea” lortu dabe. Neurriz eta ahalmenez erraldoia baina kostua be sekulakoa da: 70 miloe euro. Tramankulua bera kristalezko kutxa batean sartuta dago, 9x18x5 metroko kutxan hain zuzen be.
Mare Nostrum ordenadorearen mantenimentuaz 20 bat informatiko arduratuko dira urteko egun danatan.