Oinetako teknologikoak
Teknologikoak bai baina ez dagiala inork pentsau merkeak diranik. Oinarrizko prezioa 499,99 dolarrekoa da eta gehigarriak ipinten badeutsaguz prezioak gora egingo dau.
Epresearen web gunea hauxe da http://www.verbforshoe.com (ingelesez dago) eta nahiko kuriosoa da; zapatilon publizidadea topauko dozue ugari baina informazino guztia ipuin bat balitz moduan kontauta dago, kapituluz kapitulu.
Gotzon Plaza,
informatikoa
Edozeinentzat eta batez be edozein kirolari edo kirolzalentzako nahiko oinarrizkoa dan jasteko elementuaren ganean egingo dogu berba: oinetakoak edo zapatilak. Podologoek esaten dabenez, ‘persona bat oin bat’, oina norberaren seinale baten modukoa dala. Norberaren altuerea, pisua, hankea lurrean iminteko modua eta pausuak emoteko egiten doguzan mobimentuak kontuan hartuta, bakotxari zapatila mueta berezia jagoko.
Teknologia diseinuagaz buztartuz, 'VectraSense' enpreseak zapatila teknologikoa merkaturatu; honeek erabiliz, eta euren barruan daukiezan txip eta sensore batzuei esker, zapatilea jaubearen ezaugarrietara moldatuko da. Pisuaren arabera, zapatilek daukien aire kamara batetik airea kendu edo sartu egingo dabe, era horretara, emoten doguzan pausuak erosoagoak edo izango diralakoan. Horrezaz ganera, zapatilon jaubeak egiten dauzan entrenamentuetako datuak be jasoteko kapaz da, gero datu horreek ordenadorera pasau eta aztertzeko moduan itxiko deuskuz (edo behintzat, aditua dan entrenatzaile batek aztertzeko moduan).
Sano interesagarria, beraz, kirolari profesionalentzat, eta batek daki hemendik urte batzuetara, akaso, Joko Olinpikoetan holako tramankuluakaz ondo hornidutako “korrikalari teknologikoak” edo antzekoak be ikusiko doguz.