Internet Explorer 7.0
Barrikuntzen artean, Microsoftek “spyware” programak borretako dobaneko softwarea kaleratuko dauala jakin dogu. Tresna hau beta bersinoan erabilgarri dago daborduko Windows 2000 eta Explorer 6.0 euki ezkero. Horretarako, helbide honetatik gure ordenadorera deskargetako moduan egongo gara:
http://www.microsoft.com/athome/security/spyware/software/default.mspx
Bill Gates-en berbetan, “Windows sitema operatiboa erregistrauta daukien guztiek spyware programen kontrako dobaneko tresna bat eukiko dabe”. Kontuak kontu, erabiltzaileek ziurtatu egin beharko dabe euren Windows lizentzia benetakoa ala pirateautakoa dan.
Gotzon Plaza,
informatikoa
Californian, San Francisco urian segurtasun informatikoaren ganean egindako kongresuan, gure Bill Gates jaunak aurreratu dau, urtearen erdirako edo Internet Explorerren 7.0 bersinoa kaleratuko dabela. Eta esandakoak badauka seguridadeagaz zerikusirik, jakina.
Argi dago Internet Explorer ezagunak seguridade akats handiak dauzana eta, jakina, birus sortzaile, hacker, spyware programen egile guztien jomuga izan da Explorer hau euren “behartxuak” preparetako orduan. Gauza jakina da Internet sarean gora eta behera ibilteak badakarzala bai arriskuak gure ordenadore eta gure informazinoetarako.
Orain arte Microsoft enpresearen asmoetan lehentasuna, Longhorn izeneko sistema operatibo barria izan da, Windows XP sistemaren oinordekoa izango dana, hain zuzen be. Honeri emon jako lehentasuna eta euren plangintzan sistema operatibo barri hau aurten plazaratzeko egon ei dira Explorer bersino barria baino lehenago ganera. Baina plangintzea aldatu egin behar izan dabe. Analisten ustez, arrazoiak bi izan dira: lehenengoa, seguridadea bera, “zuloak” egunero-egunero agertzen dira intertauten hasarrerako eta kritika gogorrei zelan edo halan erantzun behar jaken; bigarrena (eta hau lehengoagaz lotuta dago) beste nabegatzaile batzuen indarra. Azken puntu honegaz, Mozilla fundazinoaren FireFox nabegatzailea aitatu geinke. Nabegatzaile hau oso indartsu sartu da Microsoft enpreseari lehia zuzena eta bizia eginaz eta gero eta jente gehiagok erabilten dau. Lehiakide serioa eta arriskutsua izan leitekelakoan dagoz Gates jaunaren enpresakoak ze eurek merkatuan daukien buruzagitzeari eraso egiten deutselako zuzenean. FireFox nabegatzaile honen momentuzko abantailen artean seguridadea dago eta gaur-egun puntu garrantzitsua da, kontuan hartzekoa.
Gero eta jente gehiago eta gero eta erakunde gehiago Firefox honen alde agertu dira eta, normala danez, Microsoft enpresea oso arduratuta dago. Internauten munduan Explorer horrek ez dau ospe onik izan (seguridadeagaitik batez be) eta horreri aurre egiteko, pasa dan urtean Microsoftek bere Windows XP SP2 partxea merkaturatu eban baina honen eragina Windows XP sistema operatiboa erabilten dabenentzat baino ez dau balio.