Euskerea berbagai  IV. urtea // 98. zenbakia

Urruzuno’05


2004ko abenduaren 22ko Aginduak dinoanaren arabera, aurten be Urruzuno lehiaketean garuna hustu eta sakelak beteteko aukerea izango dabe 14-18 urte bitarteko ikasle danek. Izan be, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibersidade eta Ikerketa Sailaren eretxiz, literatur sorkuntza lana Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan ikasten ari diran gazteen artean euskerea bultzatzeko tresna baliogarria izan leiteke. Eta hori tresnaori erabili asmoz, 1986an hasita ibilbidean beste pausu bat gehiago emon gura dabe.

Deialdi honetan, 2004-2005 ikasturtean Bigarren Hezkuntzan egonda, 14-18 urte bitarteko edozein ikaslek parte hartu ahal izango dau. Ikasle horreen artean bi kategoria egingo dira, ohikoa dan lez: B gaztetxuentzat (DBHko 3. eta 4. mailak) eta A gazteentzat (Batxilergoetako 1. eta 2. mailak edo Erdi Mailako Prestakuntza Zikloak). Gazteek bi bide eukiko dabez euren sentsazino eta sentimentuzko morfemak eta lexemak papelean islatzeko, eta edadearen arabera ideia-saltoa handiagoa edo txikiagoa izango da:

Prosa:

B kategoria: 4.000-12.000 letragune.
A kategoria: 5.000-15.000 letragune.

Poesia:

B kategoria: gitxienez 50 lerro.
A kategoria: gitxienez 75 lerro.

Zelan ez, Euskaltzaindiak onartuta daukazan ortografi eta gramatika arauak bete beharko dira; horren arabera, Urtzi Urrutikoetxeak egindakoak hoba ixtea adinez gorakoentzat.

Sari bakotxak honako honeek izango dauz barne: 10 egun inguruko bidaia, bidaiako gastuetarako 250 euro eta oroigarria. Ikasle batek sari bat baino gehiago irabaziko baleuz, sari bakar bati jagokon bidaia eta bidaiako norbere gastuetarako dirua baino ez leuke jasoko; ganerakoa saririk barik geratu dan lanik onenaren egileari emongo jako. Era berean, ikasleak lehiaketan parte hartzera bultzatu eta lagundu dabezan ikastetxeak saritu guran, behar horretan nabarmendu diran bi ikastetxek bidaia eta oroigarri bana jasoko dabe. Bidaiariek laguntzaile izango dabe bidaia osoan zehar euskal idazle bat.

Urruzunok edizino batean edo bestean saritu dauzan persona ezagunen artean honako honek dagoz: Urtzi Urrutikoetxea bera, Manex Agirre, Arkaitz Estiballes, Aitor Sarriegi, Iñaki Gurrutxaga, Ekaitz Goikoetxea, Josu Goikoetxea, Iñaki Aurrekoetxea, Leire Bilbao, Iñigo Olabarri (honarte bertsoen munduagaz zerikusia euki dabenak edo oraindino daukienak), Nagore Amondarain, Igor Estankona, Jon Benito, Harkaitz Cano, Ainara Gorostizu (honeek idazle, zutabegile, kazetariak…)… neure arrebea, anaia eta ni neu, besteak beste. Harrozuno!

Xabier Paia

Polite zara lotan.
Sano, bidxotza.
Orduek emoten doaz
zuri begire.
Ezpanen jagole,
gaurko funtzinoa
amaitu in dala dinoidxen kortinak
begidxek ostonduten'tzuez
da poztuten naz
bidxer be egongo dana jakindde.

(Urtzi Urrutikoetxea)