Gau berezia Bilboko Kafe Antzokian Howe Gelb eta Anarigaz
Bilboko Kafe Antzokian martiaren 3an eskainiko dau kontzertua Howe Gelb ezagunak. Baina ez da bakarrik egongo: Anari be bertan egongo da, barriro be zuzenekoetan barruan daukan guztia emon guran. Beraren hirugarren diskoan bete-betean sartuta dabil Anari, baina tartetxua izango dau Bilbora hurreratzen diran guztiak pozik ixteko.
Bizkaie!
Howe Gelb-ek 1984. urtetik hona disko ugari plazaratu ditu. Alternative Country musika-estiloa ulertzeko, Gelb aitatu behar da derrigor. Halan da be, beraren musikea hori baino gehiago da. Bertan azaltzen dira Lou Reed, Bob Dylan, Tom Waits, Thelonius Monk, eta Led Zeppelin lako musikari eta musika-taldeen eraginak.
Azken hamarkadetako Ameriketako musikaririk elastikoena eta argitsuena da askoren eretxiz. Zuzeneko bereziak egiten ditu, musika-estilo asko buztartuz. Plazaratu barri dan Giant Stand-en disko barrian be parte hartu dau, eta ‘kanta horreek inoiz existidu ez dirala esateak guzurra emoten dau’, dinoe musikari batzuk. Gehiago esatearren, ‘munduan persona bakar bateri itxi behar bajako abestiak egiten, hori Howe Gelb da’, adierazo barri dau John Parish-ek.