Antxina-barri  IV. urtea // 98. zenbakia

Euskal foruen eragina Estadu Batuetako Konstituzinoan


Urte batzuk lehenago, eta bake hitzarmena preparetako asmoz, beste batzuren artean John Adams estatubatuarra etorri zan Europara. John Adams abogadua zan. Massachusettsen jaio zan eta abogadu legez ospe handia hartu eban Ingalaterrak ezarritako zergei aurre egiteagatik. Gerrea amaitu eta gero, Estadu Batuek Ingalaterrak izan eben lehenengo enbaxadore izentau eben. 1797an, barriz, Estadu Batuetako presidente hautatu eben, herrialde honetako bigarrena George Washingtonen ostean, baina 1800an barriro hautatzea lortu ez ebanean, politika mundua alde batera itxi eta abogadu lanetan hasi zan barriro.

Esaten genduan moduan, behin gerrearen norabidea argi egoala (Ipar Amerikako kolonien alde), John Adams bialdu eben Europara Ingalaterragaz bakea eztabaidatzeko. Baina Europara heltzear egoanean, ontziak arazoak izan ebazan eta istripuz Iberiar Penintsulan lehorreratu behar izan eben berton etozanak, besteak beste John Adams. Holan ba, lehorretik egin behar izan eban Frantziarako norabideagaz hasitako biajea gure personaiak. Horrek emon eutson Euskal Herria ezagutzeko aukerea.

Baina herria ezagutzeaz aparte (bere idatzietan badauka horren aitamenen bat edo beste), orduan euren konstituzinoa idazten egozalako, Adamsek arreta berezia imini eban bertoko legeak ezagutzeko. Ganera, Euskal Herrietako eskualdeetan ziran lege berezien barri izan eta interes bizia erakutsi eban honeengan. Batutako eretxi guztiak liburu bitan jaso ebazan: “Diarioak” eta “Estadu Batuen gobernurako Konstituzinoaren defentsea”.

Liburu horreetan esandakoaren arabera, Adamsek, antza, aurrerakoi ikusi ebazan euskaldunak, batez be, Espainiako beste herri batzukaz konparauta. Berbarako, Bilboko garapena eta indarra goraipatzen ebazan eta, honetan be, lege “berezi” honen eragina begitantzen jakon. Egoera apropos hori Euskal Herriko lurraldeetan bizi zan askatasun egoereagaz lotzen eban amerikarrak, personen askatasuna be Foruakaz lotuz.

Gero, goian aitatzen gendunez, Parisera joan zan John Adams eta behin ingelesakaz bake hitzarmena lortu ostean, barriro Ipar Amerikara joan eta bertako Konstituzinoa idazteari ekin eutson. Euskal Herriaren ganean eukan eretxi ona ikusita, ezta harritzekoa Estadu Batuetako Konstituzinoan be Adamsek gure herrian ikusitakoaren eragina era batera edo bestera iminten ahalegindu izatea.

Asier Madarieta,
Abertzaletasunaren Museoko teknikaria

Gaur egun, Ameriketako Estadu Batuak munduko agintariak dirala esan geinke. Batzuen eretxiz, inperio baten aurrean gagoz barriro be eta garai baten mundu mailan ‘ezagunak’ ziran Erromatarrek Europan zabaltzen eben aginteagaz bardintzen dabez askok AEBak.

Estadubatuarrek munduko gidaritzat daukie euren herrialdea. Demokrazien “bermatzaile” rol horretan oinarritu eben Irakeko gerrea. Ingelesakandik banandu eta askatasuna lortu ebenetik demokrazian jarraitu dabela erakusten deuskue eta behin eta barriro aitatzen deuskue euren konstituzinoa, akaso munduko “perfektuena”.

Gaurko artikuluan begiradatxua botako deutsagu Estadu Batuetako Konstituzino horreri. Ereduen artean, askok ‘Konstituzinoen aita’ dala dinoe. Baina euskaldunek aspalditik indarrean genduzan Foruetan oinarritu ziran ‘Konstituzinoaren aita’ horreek euren Konstituzinoari formea emoteko.

Lehenengo eta behin, Estadu Batuetako Konstituzinoak jarraitu eban prozesua zein izan zan azaldu beharko dogu. Dakigunez, 1775ean Ipar Ameriketan ziran Ingalaterrako zortzi koloniak Europako herrialdeakandik askatasuna lortu gura ebela adierazo eben. Urtebete geroago, 1776ko garagarrilaren 4an, Askatasun Adierazpena onartu eben eta ekintza honek metropoliagaz zortzi urteko gerreari emon eutson hasikerea. Gerra amaitzear egoala, 1783an hasi ziran Parisen Ingalaterra eta Ipar Ameriketako zortzi kolonien arteko bakea lortzeko alkarrizketak.