Jan-edanak  IV. urtea // 98. zenbakia

Foie-gras gatzagia amaretto esentzia, lima-saltsa eta ogi azalakaz


Foie-gras gatzagia amaretto esentzia, lima-saltsa eta ogi-siku azalakaz

Osogaiak:

- Foie-gras gatzagia egiteko:

 130 gr. foie-gras freskoa.
 130 gr. gurina.
 Gatza.
 95 gr. saldea.
 5 gr. amaretto likorea.

- Lima-saltsea egiteko:

 260 gr. ur.
 260 gr. lima ura.
 300 gr. azukera.
 3 ½ gelatina-orri.

 Ogi azal sikuak

Zelan egin:

Lehenengo foie-gras gatzagia egingo dogu. Horretarako, foie-grasa, gurina, gatza, saldea eta Amarettoa turmixagaz txikituko doguz. Birrintzen danean, maria bainuan jarriko dogu. Holan, foie-grasa, gurina eta beste osogai guztiak ondo nahastauko dira. Gero, plater sakonetan jarriko dogu dana, hozkailuan sartu eta egun batetik bestera itxiko dogu bertan.

Lima-saltsea egiteko, kazuela baten ura jarri eta lima-ura irakingo dogu. Gero, azukerea bota eta uretan bigundutako gelatinak botako doguz, beroagaz dana bigundu daiten. Hotzitzen itxiko dogu gero, saltsearen lodierea hartu arte.

Amaitzeko, hurrengo egunean saltsea botako deutsagu foie-grasari ganetik, jaten hasi baino apurtxu bat lehenago; ogi siku azalakaz batera, jateko prest egongo da. On egin.

Beñat Ormaetxea,
Aretxondo Jatetxeko sukaldaria

Lagunok, jateari itxi ezin deutsagunez, disfrutau daigun jatekoagaz, ondo jateak merezidu dau-eta, ondo bizitzeko behintzat. Gizakiok jaten doguna gara eta zaindu behar dogula argi dago. Elikadurea zaintzen badogu, gure organismoa hobetuko da. Honegaz esan gura deutsuet zer jaten dogun jakin behar dogula, elikagaia nondik datorren eta baita sukaldean zelan preparetan dan be. Holan ba, adi egon eta kontuan hartu zein elikagai jaten dogu.

Hau esanda, ahal dogun produktu onenakaz joango gara sukaldera. Oraingoan, oso produktu berezia landuko dogu. Goi mailako sukaldeko platera da gaurkoa, foie-grasagaz egindako plater berezia hain zuzen be.