Musikea  IV. urtea // 97. zenbakia

Disko barriak eta kontzertuak ugari


Uda ostean, barriz, Kepa Junkera bilbotarrak disko barria plazartuko dau 2004an Grammy Latinoa irabazi eta Athletic Bihotzez lana atara ostean. Mikel Laboa eta Benito Lertxundik be disko barriak merkaturatuko dabez aurten. Oihuka diskoetxeak Evaristoren talde barriaren, hau da, Gatillazoren lana plazaratuko dau laster eta Vulpes taldekoak be ez dagoz geldi. Doctor Deseoren CD eta DVDak be barrikuntzen artean kokatuko doguz baina Mikel Urdangarin, Gatibu eta Berri Txarrak bakarlari eta taldeen diskoak be laster eukiko doguz disko dendatan.

Konzertuei dagokienean, hainbat kontzertu interesgarri izango doguz datozen egun eta hilabeteotan gurean: U2, Howe Gelb eta Anari, Pilt eta Inoren Ero Ni, Van Morrison, Wilco, Mando Diao, Feist, US3, The James Taylor Quartet, Orishas, Asian Dub Foundation, Chemical Brothers, John Lee Hooker Jr, Daddy G, Fangoria, The Silos, Samiam, Orishas...

Gotzon Uribe

Urtea hasi barri dogu baina udabarriari begira Euskal Herriko diskoetxeak buru-belarri dabiz disko barriak preparetan. Gaztelupeko Hotsak zigiluak Arean bizkaitar taldearen lehenengo lana plazaratuko dau egun batzuk barru. Arean Bizkaiko hiru kidek osotutako rock talde bat da. Iñaki Garrido, Galdakaokoak, Koldo de Miguel, Basauritarrak eta Borja Estankona, Arteakoak osotzen dabe hirukotea. Iñaki baxujolea da, Koldo bateriajolea eta Borja, barriz, abeslaria eta gitarristea izateaz gain kantuak sortu eta taldea zuzentzen dau. Musikari gazteak izan arren, urteak daroez alkarregaz. Orain zazpi bat urte hasi ziran alkarregaz joten INIEZIONE izenpean rock instrumentala eginaz. Kantu luzeak egiten ebezan sasoi baten, amaiera zaratatsuakaz eta indar handiko giroa askatuz. Orain, ostera, emozinoez jositako hari landu bati jarraitzen deutse. Diskoa zuzenean grabau eben Gasteizeko Sonora estudioan. Iñaki Alonso izan zan teknikaria. Grabazinoan gitarra akustikoa erabilten dau Borjak, sasoi bateko zuzenekoetan bezela.

Bizkaian jarraituz, Markiñako Aterkings taldeak be lehenengo diskoa atarako dau Gaztelupeko Hotsak zigiluaren eskutik. Rock and Roll bizkorra ederto lantzen dauan taldea da Aterkings. Nahiz eta bizkaieraz abestu Gipuzkoako mugakoak ere badira hainbat taldekide. Energiaz beteriko rock'n'roll klasikoa jorratzen dabe. Zezeilean Urdulizeko Tio Pete estudioan grabetan dabiz Jose Lastraren laguntzinoagaz. MC5, Sonics edota Wailers taldeen eragina nabaria da euren abestietan.

Bestetik, Nafarroako Gor diskoetxeak be Lendakaris Muertos taldearen lehenengo lana kaleratuko dau. Punk musikan oinarritzen dira eta egunotan K-Estudioetan dabiz diskoa grabetan. Bestetik, Metak diskoetxeak egunotan "Xomorroak" diskoa plazaratu barri dau. Anartz Zuazua eta Klaus Grotenek, umeei zuzenduta idatzitako "Xomorroak" antzezlanerako egindako soinu banda aurkezten deusku Fermin Muguruzak. Film labur bitarako (Ane Muñoz-en "Basurdea" eta "El Salto de Beamon") soinu bandak idatzi badauz be lehenengo esperientzia izan da antzreki arloan Muguruza jn.arentzat. Kontrakalea-Metak zigilupean argitaratu da diskoa.

Elkarlanean diskoetxeari dagokionean, Oskorri eta Pub Ibilitariaren bilduma barria plazan dago daborduko. Horrezaz gan, "Troika" diskoa, Et incarnatus kamera orkestraren lehenengo lana be inauteri giroan aurkeztu dabe; bertan Tolosako Inauterietako piezarik esanguratsuenak jaso dabez: Galtzaundi, Txistuaren Habanera, Pello Ziri-Ziri, Habanera... Jai girorako proposamen berezia eskaintzen deuskue: lirikoa, poetikoa.

Noizpop diskoetxeak, barriz, Boogie Punkers talde bilbotarraren bigarren lana plazaratuko dau. Zuzeneko bizia eta erakargarria eskaintzen dau taldeak, surf musikea, rockabilly doinuak, surf, jazz eta rock'n'roll doinuak. Hau guztia estetika zaindu eta bereziagaz.