Basauriko Udaleko webgune interaktiboa
Udal talde guztiek proiektuan parte hartuko dabela esan dabe eta alkateak herri babes handia daben proposamenak udalbatzarrera eroango dituala zehaztu dau.
Euskal Autonomia Erkidegoko 12 herritan jarriko da martxan proiektua, Basaurin (lanean hasita dagoz daborduko), Hernanin, Irunen, Zumarragan, Urretxun, Oiartzunen, Bakion, Sestaon, Ermuan, Laguardian, Laudion eta Agurainen. Europa Press.net-en ekimenez dago sortuta eta laguntzaileen artean internet&euskadi, Eusko Jaurlaritzea eta Eudel aitatu geinkez. Webgunea Europako eEurope 2005 programan dago eta teknologia barrien bitartez eskubide publikoak indartzearen eta demokrazia aurreratzearen alde egiten dau.
Bizkaie!
Basauriko Udala eta herritarrak lotuko dituan proiektua jarri dabe martxan, Interneten. Egitasmo honen oinarrian Greziako agora kontzeptua dago.
Basauriko herritarrek www.basauri.2005hiritarrok.net webgunean euren eretxiak eta proposamenak aurkeztu ahal izango dabez. Gero, herritar batek zeozer proposatu ostean, ganerakoak proposamenagaz bat etor leitekez eta euren botoa emon ahal izango deutse. Alkateak, talde politikoen bozeroaileek eta udal alkarteen ordezkariek be proposamenak argitaratu ahal izango dabez.