Eraso! Ingalaterran
Eraso! Estigia taldekoa izan zan Ander (bajua), Nestor Urdanpilleta (gitarrea), Sergio Ruiz (ahotsa + gitarrea) eta Iñigo Beitia (bateria) dira. Lehen Amaiur Cajaravillek joten eban bajua baina lan kontuak zirala-eta taldea itxi egin behar izan eban. Lehenengo diskoa atara baino lehenago, maketa bi grabau ebezan, ‘Guztiaren arabera’ 1997an eta ‘Gaua’ hurrengo urtean. 1999an lehenengo diskoa etorri zan, ‘Erantzunik gabe’, eta izenak esaten dauanari kontra eginez, Euskal Herriko publikoak erantzun ona emon eutsen. Handik urte bira ‘Oraina eta geroa’ plazaratu eben, eta lan honek euskal metal musikearen munduan finkatu eban Eraso!.
Hirugarren lanean bete-betean sartu baino lehenago, Ingalaterran joko dau talde zarauztarrak eta gero buru-belarri ekingo deutso hirugarren lanari. Urrirako diskoa kalean egotea gura dabe taldekideek, eta jarraitzaileak daborduko itxaroten egongo dira.
Bizkaie!
Orain ia hamar urte jaio zan Eraso! Zarautzen. Ordutik, taldeak garapen itzela bizi izan dau eta hirugarren diskoa atarateko bidean dagoz. Urrirako kalean egotea gurako leukie eta orduraino emongo dabezan kontzertu bakarrak Ingalaterran izango dira. Beste talde batzukaz batera eskainiko dabe kontzertu erraldoia, zezeilaren 26an Redhill herriko The Harlequin aretoan, arratsaldeko 16:30etatik aurrera. Tartean Stampin´Ground, Fony, Inner Mantra, Car Crash Television, Daretobegreat, New Approach eta Year Zero taldeak egongo dira.