Musikea  IV. urtea // 97. zenbakia

Van Morrisonen Bilboko kontzerturako sarrerak agortuta


What´s Wrong With This Picture? da plazaratu dauan azken lanaren izena. Blue Note zigiluagaz atara dau eta lan horregaz etapa barri bat hasi dau musikari irlandarrak. Bilboko kontzertuan lan horretako kantak entzungo dira gehien bat.

Hori bai, betiko kantak be eskainiko ditu Morrisonek. Them taldean joten ebanean hain ezagun egin ziran ‘Baby Please Don´t Go’, ‘Here Comes The Night’, ‘Gloria’ eta ‘Mystic Eyes’ be entzun ahal izango dira Euskaldunan zezeilaren 28an eta martiaren 1ean, 20:30etatik aurrera. Urte batzuk geroago grabautako ‘Brown Eyed Girl’, ameriketako musika-zerrendatan lehenengo postuetan egon zan kantea itxaroten egongo dira asko, eta beste batzuk ‘Astral Weeks’, 1968an grabautako diskoko lanak entzuteko gogoz hurreratuko dira kontzertura. Zoritxarrez, sarrerak erosterakoan arin ibili diranek bakarrik eukiko dabe Morrison zuzenean ikusteko aukerea, oraingoan behintzat.

Bizkaie!

Bilboko Euskalduna Jauregian zezeilaren 28an eta martiaren 1ean Van Morrison musikari irlandarrak eskainiko dauzan kontzertuak ikusteko aukera barik geratu zarie txartelik erosi ez dozuenok. Kontzertuaren antolatzaileek jakinarazo dabe Euskaldunako Auditorioko 4.000 jesarlekuak beteta egongo dirala. Sarrerak salgai jarri eta ordu gitxira erdiak salduta egozan, kontzerturako 20 bat egun falta ziranean.

Van Morrison 1945eko abuztuaren 31an jaio zan, Belfasten. Jimmy Rodgersen, Jelly Roll Morton, Woody Guthrieren eta Leadbelly entzuten pasau eban gaztezaroa eta blues, jazz, folk edo country lako generoak ondo ezagutzen ebazan.