Sarean  IV. urtea // 97. zenbakia

Begiradeagaz kontrolauko dogu ordenadorea


Ezindu fisikoentzat aurrerapauso itzela izateaz gan, publizidadeari be ateak zabaltzen deutsoz sistema barri honek. Holan, erabiltzaileak nora begiratzen dauan zehatz jakingo dabe saltzaileek eta euren iragarkiak horretan oinarrituta egin ahal izango dabez.

Teknologia barri hau autoen munduan be erabilten hasi dira. Izan be, autoak egiten dituan enpresa batek ikerketa ugari egin ditu bezeroek autoaren aurreko parteko zein lekutara begiratzen daben gehiagotan jakiteko. Holan, diseinua hobetu ahal izango dabe.

Ezindu fisikoez gan, ganerako persona guztiek be erabili ahal izango dabe Eye Tracking. Sagua hartzeko eta idazteko be ez bagara mobiduko, zenbat kilo hartu behar doguz ba?

Atxapunte

Begiradeagaz ordenadorean idazten laguntzen deuskun teknologia martxan dago daborduko, baina oraindino ez da heldu gure parajeetara. Interneten be, gure begitxu bien mobimentuagaz ibilteko aukerea dago, Tobii Technology enpreseak garatutako aplikazinoari esker.

Aplikazino honeek, hasierakoak, ezintasunen bat daukien personentzat moldatuta dagoz batez be, eta begiradeagaz moldatzeaz gan, ahotsa be erabilten dabe ezinduak ordenadorea erabilteko.

Eye Tracking izena jarri deutse aurrerapausu bikain honeri. Teknologia mueta hori pantailan bertan instalauta dago eta erabiltzailearen begiradea jasoko dauan sistema sinple bategaz, gorputza mobidu ezin dauan personeak be erabili ahal izango dau ordenadorea eta, zelan ez, Internet. Eta urduritasunak eragindako nerbio-tiken bat euki ezkero? Ba hori be jasoko leuke ordenadoreak daukan Eye Tracking teknologia bereziak.