Sarean  IV. urtea // 97. zenbakia

Bizkaiko jentea legenar gaixoak Internetez animetan


Bizkaie!

Bizkaia izan da legenar gaixoei Internet bidezko alkartasunezko mezu gehien bialdu deutsiezan lurraldea Anesvadek gaixotasun horren kontra martxan jarritako azken kanpainan.

"Irribarreak" izeneko kanpainearen helburua Internet bidez legenar gaixoei alkartasunezko mezuak bialtzea zan. Mezu horreetatik % 17 Bizkaiko jenteak bialdutakoak dira, % 13 Badajozetik eta % 8 Madriletik. Danetara, Anesvadeko presidenteak, Jose Luis Gamarrak adierazo dauanez, 4.500 mezu jaso dira Internet bidez Espainian.

Ekimenean Banco Santander Central Hispanok be hartu dau parte. Boliviako Beniko departamentuan legenar gaixotasunari aurre egiteko beharrezkoak diran azpiegiturak garatzeko diru-laguntzinoa emon dau enpresa honek.